Lolita (1962ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lolita
Datuak
Jatorrizko izenburua Lolita
Izenburua euskaraz Lolita
Urtea 1962
Estreinaldia 1962ko ekainaren 13a
Generoa
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 152 minutu
Aurrekontua 2 milioi dolar
Banatzailea Metro Goldwyn Mayer
Turner Entertainment Co.
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Ekoizleak
James B. Harris
Gidoilariak
Vladimir Nabokov
Stanley Kubrick (krediturik gabe)
James Harris (krediturik gabe)
Vladimir Nabokov idazlearen Lolita eleberrian oinarritua
Aktoreak
James Mason
Shelley Winters
Sue Lyon
Peter Sellers
Musikagileak
Nelson Riddle
Bob Harris
Argazkilariak
Oswald Morris
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Lolita 1962ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Vladimir Nabokov idazlearen Lolita eleberrian oinarritua dago. Bertan, James Mason, Shelley Winters, Sue Lyon eta Peter Sellers aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Oscar Sarietarako izendapen bat (Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Vladimir Nabokov) eta Urrezko Globo Sarietarako lau izendapen jaso zituen.

Filma honek oinarritua dagoen eleberriak bezala adin ertaineko gizon batek neska nerabe batenganako duen erakarpenaren gaia ukitzen du, gaur egun ere oso tabua eta korapilatsua den gaia baldin bada, are eta gehiago filma burutu zen garaian. 1997an izenburu berdineko Lolita berregokitzapena izan zuen, honako honetan Jeremy Irons, Melanie Griffith, Dominique Swain eta Frank Langella aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Humbert Humbert (James Mason) berrogei urtetik gorako adina duen idazlea da, Ramsdale (New Hampshire) udalerrira iritsi eta Charlotte Haze (Shelley Winters) alargunaren etxeko gela bat alokatzuko du. Haze andreak Lolita (Sue Lyon) izeneko hamalau urtetako alaba bat du, Humbertek hura ezagutu eta txora-txoratuta hartaz maiteminduko da, egitasmo bat buruan duelarik: amarekin ezkondu eta honela Lolita erakargarriaren alboan betiko egon.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]