Dr. Strangelove

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb
Datuak
Jatorrizko izenburua Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb
Izenburua euskaraz Strangelove edota: Nola Ikasi Nuen Ez Kezkatzen eta Bonba Maitatzen
Urtea 1964
Estreinaldia 1964ko urtarrilaren 29a
Generoa umore beltzeko komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 94 minutu
Aurrekontua 1,8 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Ekoizleak
Stanley Kubrick
Gidoilariak
Stanley Kubrick
Peter George
Terry Southern
Peter George idazlearen Red Alert eleberrian oinarritua
Aktoreak
Peter Sellers
George C. Scott
Sterling Hayden
Keenan Wynn
Slim Pickens
Musikagileak
Laurie Johnson
Argazkilariak
Gilbert Taylor
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb edo Dr. Strangelove (euskaraz Strangelove edota: Nola Ikasi Nuen Ez Kezkatzen eta Bonba Maitatzen edo Strangelove doktorea) 1964ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen komedia filma bat da. Peter George idazlearen Red Alert eleberrian oinarritua dago. Bertan, Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden, Keenan Wynn eta Slim Pickens aktoreek antzeztu zuten.

Garai honetak filma asko bezala zuri-beltzean filmatua dago, umore beltzez beteriko pasarte askoren lekuko diren eszena ilun asko dituelarik. Gerra Hotzan girotua dago. Peter Sellers aktore eta umoristak hiru paper ezberdin antzeztu zituen.

Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz, BAFTA sarietarako zazpi izendapen jaso eta hiru irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunistak AEBetaz jabetzen ari direla erabat konbentzituta dagoelarik, Jack D. Ripper (Sterling Hayden) estatubatuar jeneralak eroaldian Sobietar Batasunaren aurkako eraso nuklear bat agindu du. Haren laguntzailea den Mandrake kapitainak (Peter Sellers), erasoaldi hori ekiditeko konponbidea lortzen saiatuko da. Bienbitartean, AEBtako Merkin Muffley presidentea (Peter Sellers) Moskurekin harremanetan jarri eta sobietarrak erasoaldi hori hanka sartze inozo bat besterik ez dela izan konbentzitzen saiatuko da. Aldi berean, presidentearen laguntzailea eta zientzialari nazi ohia den Strangelove doktoreak (Peter Sellers) "Azken Epaiaren Makina" delakoaren izatea baieztatu du, hain zuzen ere, gizateria guztia bere hartan eta betirako suntsi dezakeen erasoaldi nuklearren aurkako sobietar defentsa-gailua.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dr. Strangelove Aldatu lotura Wikidatan