Vladimir Nabokov

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vladimir Nabokoven omenezko eskultura, Montreux, Suitza

Vladimir Vladimirovitx Nabokov, errusieraz Влади́мир Влади́мирович Набо́ков (San Petersburgo, apirilaren 22a - Montreux, Suitza, 1977ko ekainaren 2a) idazle errusiar-estatubatuarra izan zen. Bere lehen lanak errusieraz idatzi zituen baina nazioartean ezaguna egin zenean bere lanak dagoeneko ingelesez idatzi zituen. Bere idazlanik ezagunena 1955ean idatzitako Lolita eleberria izan zen. Idazlea izateaz gain lepidopteroen inguruko ikerketa garrantzitsuak egin zituen eta xakerako hainbat buruketa ere idatzi zituen.

[aldatu] Biografia

San Petersburgoko famili dirudun eta aristokrata batean hazi zen. Vladimir Dmitrievich Nabokov eta bere emazte Elenaren (Elena Ivánovna Rukavíshnikova) semeetatik zaharrena da. Nabokov hirueledun izan zen txikietatik, bere familiak errusieraz, ingelesez eta frantsesez hitz egiten baitzuen. Gainera, bere haur-hezitzaileen lanari esker, ingelera errusiera baino agudoago ikasi zuen.

1919an bere familia Alemaniara erbesteratzen da boltxebikeen beldur eta Nabokov Cambridgeko Unibertsitatean sartzen da. 1922an ustezko errusiar estremistek bere aita hiltzen dute.

1940an Estatu Batuetara iristen da, Frantziatik, Bigarren Mundu Gerratik ihesi; bere anaia Sergei Kontzentrazio-zelai alemaniar batean hiltzen da 1944an.


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Vladimir Nabokov
Tresna pertsonalak