Lomonosov itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lomonosov itsaslasterra[1] Ozeano Atlantikoko itsaslaster sakon bat da.

Itsaslasterra 1959an aurkitu zen, Mikhail Lomonosov ozeanografia-ikerketetarako itsasontzian lanean ari zen Ukrainako Zientzia Akademiako ikertzaile talde batek buietan erregistratutako datuak aztertu zituenean. Itsaslasterraren izena Mikhail Lomonosov itsasontziaren izenetik dator.

Lomonosov itsaslasterra 200 km zabal da, eta 150 m lodi, eta ekialderantz higitzen da. Brasilgo kostatik gertu sortzen da, 5° N latitudearen inguruan; ekuatorea zeharkatzen du, eta gutxi gorabehera 5° S latitudean amaitzen da Gineako golkoan. Segundoko 60 eta 130 cm arteko abiadura du, eta abiadurarik handiena 50 m eta 125 m bitarteko sakoneran lortzendu. 22,5-28,3 milioi litro kubiko garraiatzen ditu segundoko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]