Mikhail Lomonosov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Vasilievitx Lomonosov

Mikhail Vasilievitx Lomonosov (errusieraz Михаи́л Васи́льевич Ломоно́сов) (1711ko azaroak 19-1765eko apirilak 15), geografo, idazle eta polimata errusiar bat izan zen, zientzia, literatura eta heziketan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituena eta, 1755ean, lehen errusiar unibertsitatea sortu zuena, gaur egun bere izena daramana. Bere ekarpen garrantzitsu eta erabakigarriengatik, geografiaren aitatzat hartzen da Errusian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusian jaio zen 1711n, Itsaso Zuriaren urruneko kostaldean (Jolgomory hiri pomorretik gertu). Nekazal lanak arrantzarekin tartekatzen zituen nekazari umil baten semea izan zen. 19 urterarte, Mikhail Lomonosov ez zen bere herritik irten, eta, lortu zituen hasierako ezagutzak, bere amari esker lortu zituen, elizbarrutiko diakonoaren alaba zena. 1730eko abenduan, ikasteko grin eutsiezin baten ondorioz, bere herria utzi zuen eta, arrain merkatari karabana batetara bilduz, Moskura abiatu zen, negu gorrian eta oinez. Bere hasiera gogorra izan zen, mantenua irabazi behar izan baitzuen, eta, bere ezagutza urrien ondorioz, haurrentzako eskola batean izena eman behar izan zuen hemeretzi urterekin eta bi metro baino gehiagoko altuerarekin. Bere adimen naturalak eta bere lan ahalmenak, irakasleak harrituta utzi zituen, eta, kurtsoa amaitu ondoren, Moskuko Ikasketa Klasikoen Akademian sartzea lortu zuen. Bost urtetan, bikain gainditu zituen zortzi urterako prestatuak zeuden ikasketan, eta, greziera, latin, antzinako eslabiera, historia, filosofia eta beste proba batzuk gainditu ondoren, instituzioak berak beka bat eman zion bere ikasketak San Petersburgoko Zientzia Akademian jarrai zitzan. 1736ko abuztuan, Zientzia Akademiako ikasketak ohiz kanpoko sariz gainditu ondoren, Hesseko Magdeburgeko Unibertsitatean ikasteko beka eman zioten. Han, Lomonosov, soilik sei urte lehenago bere jaioterrtik oinez irten zena, jostun baten alaba zen neska alemaniar batekin ezkondu zen, eta bizitasun handiz garatzen hasi zen bere idazle eta olerkari alderdia. Ondoren, Freibergera joan zen, non Meatzaritza Akademia ospetsu bat zegoen, Kimika, Fisika, Mekanika, Meatzaritza eta fundizioaren artea ikasteko.

Garapena literatura eta gramatikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologo bezala, lehen Errusiar Gramatikaren eta hizkuntza horretara egokitutako lehen Erretorikaren (1748) sortzailea izan zen. Bertsifikazio silabotonikoaren sistema egokitu zuen, errusiar olerkaritza eraberrituz. Elizaveta Petrovna enperatrizaren erregealdian olerkari ofiziala izan zen, eta odak, epistolak eta tragediak idatzi zituen, azken hauetatik garrantzitsuena Tamira eta Selim izan zelarik, 1750ean idatzitakoa. 1739an, Errusiara itzuli zen, non 1741ean, Zientzia Akademiako Fisika Katedrako alboko izendatua izan zen, eta, 1745ean, San Petersburgoko Akademiako akademiakide eta katedradun. Bere izaera harroa eta zakarrak eta edariari zion gehiegizko zaletasunak, arazoren batzuk sortu zizkioten, 1743an, ia urte bete osoz atxilotuta egoteraino, eta Akademiatik kanporatua izateko zorian egon zen. Etsaitasun handia izan zuen Sumarokov eta Trediakovskirekin, baina Isabel enperatrizak babestu eta hazienda handiak eman zizkion, mirabeak barne.

Teologia eta Ikasketa geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1750eko hamarkadaren erdialde inguruan, Zientzia Akademia Errusiarraren geografia departamenduan lanean hasi zen, garai hartarako, Siberiako artikoan errelebamendu geografikoak egiten ari zena, non Lomonosovek, ekarpen garrantzitsuak egiten dituen geografia artikoaren aurkikuntzari dagokionez. 1755ean, bere ekimenez, Moskuko Estatu Unibertsitatea sortzen da, ondoren bere izena eramango zuena. Aipaturiko instituzioetako irakasle izanez, geografiaren ikasketa eta geografoen prestaketa bultzatzen du, horietako asko, artikoko esplorazioan bere ikasleak eta laguntzaileak izan zirelarik. Kristau ortodoxo sutsu bezala, 1755ean, errusiar hizkuntza literarioa eraberritu zuen gramatika bat idatzi zuen, eslabiar elizako lexiko sakratua, errusiar herriko hizkuntzarekin konbinatuz. Beranduago, 20 oda zeremonial solemne baino gehiago idatziko zituen, non "Jainkoaren handitasunaren arratsaldeko meditazioa" nabarmentzen den. 1758an, Zientzia Akademiako Geografia Departamenduko zuzendari izendatua da, postu honetatik, denbora luzez, Errusiako espedizio eta ikerketa geogafikorik garrantzitsuenak gidatuko zituen errelebamendu geografikoarentzako lan metodologia bat egin zuelarik, ekarpen garrantzitsu batzuk kontutan hartu gabe, lurzoaruaren jatorri organikoaren frogatzea edo 1760an egin zuen izebergen jatorriari buruzko bere azalpenezko ikerketa kasu. Urte berean, Lomonosovek, bere Errusiako historia propioa argitaratu zuen. 1763an, zenbait ekarpen garrantzitsu biltzen ditu bere "Iparraldeko itsasoetan ibilbide ezberdinen deskribapen laburra eta ekialdeko indietara, siberiar ozeanoa zeharkatuz iristeko posibilitatearen frogapena" izeneko lanean, non artikoko itsas dinamikaren funtsezko ezaugarriak adierazten dituen, karta hidrografiko bat ezartzen duen ozeanoa zeharkatzen zuten itsasontzientzako ibilbideak adieraziz eta izotzaren mugimenduaren lege orokor bat aurkitzen duen. Izotzen ikerketa geografikorako egin zituen hurbiltze garrantzitsuengatik eta izotzen lege orokorrarengatik, glaziologiaren aitatzat hartzen da. 1764an, Estatu Idazkari izendatua da. Urte beranduago hil zen, San Petersburgon, 54 urterekin.

Materiaren eta mugimenduaren kontserbazio legea ere espresatu zuen 1745eko ekainak 5ean Euler matematikariari zuzendutako gutun batean. Horregatik, gaur egun, materiaren kontserbazioaren legea, Lomonosov-Lavoisierren legea bezala ere ezagutzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Lomonosov Aldatu lotura Wikidatan