Lorenzo Valla
Wikipedia(e)tik
Lorenzo Valla —latinez Laurentius Vallensis— (Erroma, Italia, 1407 - 1457) humanista, filosofoa eta latinezko idazlea izan zen. Irakasle izan zen Pavian, Napolin eta Erroman, eta Nikolas V.a aita santuaren idazkari. Idazle greko eta erromatarren idatziak ezagutarazteagatik eta antzinateko jakintza eta kristau fedea uztartzen egindako lanagatik da batez ere ezaguna. Homero, Herodoto, Esopo eta Tuzididesen obrak latinera itzuli zituen.
Obra nagusiak: De voluptate (1431); Disputationes dialecticae (1439), Erdi Aroko pentsalarien aristotelismoaren aurkakoa; Elegantiae linguae Latinae (1444), latina testuetan oinarrituta ikastekoa, eta In Novum Testamentum adnotationes (1449).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.