Esopo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esopo
Esopo
Esoporen eskultura Pushkin museoan.
Datu pertsonalak
Jaio K.a. 570?
Frigia? (Antzinako Grezia)
Hil K.a. 520?
Delfos? (Grezia)

Esopo (grezieraz Αἴσωπος, Aísōpos) Antzinako Greziako balizko alegia idazle bat da. Genero honen sortzailetzat joa da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Ez dago frogatua bere existentzia pertsona erreal gisa, zenbait historialarik irudi fantastikotzat jotzen baitute. Hala ere bere alegiak eskoletan erabili ziren eta Platonek aipatzen du Sokratesek buruz zekizkiela bere apologoak.

[aldatu] Non jaio?

Bere ondorengo idazle batzuek jaioterri desberdinak ematen dizkiote eta bere biografietan hainbat datu kontrajarri topa daitezke.[1]

Heraklides Pontikok Traziakoa, Jantosen esklabu jaio eta gero Idmonen libertu izan zela dio. Fedrok bere alegia esopikoen bilduman Frigian kokatzen du, Suidasek bezala. Planudesi egotzitako idazki batean Frigiako Amoriumen jaio zela ageri da.

Esopo Wenceslas Hollarren begietatik.

[aldatu] Noiz bizi?

Esopo bizi izan zen garaia ere izan da autore ugariren aztergai eta bakoitzaren arabera aldatzen da jaioterria, baina data guztiek kokatzen dute K.a.ko 600 urtearen inguruan. Era berean bera bizi izan zen aldia zehazteko ere arazoa dugu. Adibidez Herodotok dio Esopo K.a. 570 eta 520aren artean bizi izan zela. Heraklides Pontikoren arabera. Aldiz, 540aren bueltan. Rossiesen ustez Fedro eta beste batzuen arabera, K.a. 612 eta 527aren artean bizi izan zen eta Pisistratoren garaikidea izan zen.

Delfosen hil ei zuten lapurreta baten salaketa faltsuaren ondorioz.

[aldatu] Obrak

Bere lanak lehen Faleroko Demetrio, eta gero Fedro, Babrio, Jean de La Fontaine eta Felix Maria Samaniegok, besteak beste, bildu edo egokitu zituzten.

Bere alegiak “Aro Arkaiko” deitu den aldikoak dira; orduan iturriak herri-kontakizunak ziren eta askoren ustez satiratzat jo daitezke. Irakaspen morala dute baina ez dotrina. Ideia pragmatikoen multzo bat osatzen duten egunerokotasunaren esperientziak hartzen dituzte.

[aldatu] Esoporen alegiak

Hauexek dira idatzi zituen lan nagusietako batzuk:

  • Abeltzaina eta sugegorria.
  • Antzarez eta kurriloez.
  • Arranoa eta azeri-emea.
  • Arranoa eta kakalardoa.
  • Azeri-emea eta mahatsak.
  • Baserriko sagua eta hiriko sagua.
  • Baserritarra eta sugea.
  • Bele gaixoa.
  • Belea eta azeri-emea.
  • Erbia eta dortoka.
  • Erbinudea eta oiloak.
  • Greziarra eta espartarra.
  • Haragi-zatia zeraman txakur-emea.
  • Idia izan nahi zuen igela.
  • Igela eta azeri-emea.
  • Igelak eta bere erregea.
  • Ipar-haizea eta eguzkia.
  • Itotzen zen umea.
  • Lehoia eta izurdea.
  • Lehoi maitemindua.
  • Mendietako erditzea.
  • Negua eta udaberria.
  • Sagua eta lehoia.
  • Txakurra eta txilina.
  • Txitxarra eta inurria.
  • Urrezko arrautzen oiloa.
  • Zaharra eta heriotza.
  • Zeus eta sugea.

Berea izan gabe (egile ezezagun batena da) Esopori leporatzen dioten obra bat “Eskorpioia eta igela” izenekoa da.

Alegia baten marrazkia.

[aldatu] Euskaraz

Azken urteetan egin diren itzulpenez gain, Bizenta Mogelek[2] bere “Ipui onac” obran Esoporen (Samaniegoren bertsioak ere kontuan hartuta) 50 alegia euskaratu zituen 1804an.

Joseba Altunak ere bere alegia batzuk itzuli zituen, Olerti aldizkariak bezala.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Erreferentziak

  1. Esopo, La Fontaine, Samaniego, Iriarte: Las mejores fábulas, A. L. Mateos argitaletxea, 1984, 7.or.; ISBN 84-7693-138-7
  2. Bizenta Mogel Literaturaren Zubitegian.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Esopo
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak