Los Angeles Memorial Coliseum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1932 eta 1984ko Olinpiar Jokoak
Los Angeles
Olympic flag.svg
Los Angeles Memorial Coliseum
Los Angeles Memorial Coliseum (Entrance).JPG
Hiria  Los Angeles (USA)
Koordenatuak 34°0′51″N 118°17′14″W / 34.01417°N 118.28722°W / 34.01417; -118.28722Koordenatuak: 34°0′51″N 118°17′14″W / 34.01417°N 118.28722°W / 34.01417; -118.28722
Edukiera 93.607
Arkitektoa John eta Donald Parkinson
Kirolak Amerikar futbola, beisbola, kirol nagusiak eta zeremoniak

Los Angeles Memorial Coliseuma, AEBetako Kalifornia estatuko hiririk garrantzitsuenetako bat den Los Angeles erdialdean dagoen estadio bat da, Exposition Park gunean. Koliseoa, 1932 eta 1984ko Olinpiar Jokoak hartu zituen. Koliseotik berehala, Los Angeleseko Kirol Pabiloi Memoriala dago, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea bezala. AEBetan, "The Grand Old Lady" edo "Andere Zahar Handia" bezala ere ezagutzen da.

Aro Modernoko Olinpiar Jokoen historian, Olinpiar Jokoen bi edizio hartu dituen estadio bakarra da (Hiriak berak, Londres, Paris eta Atenasek bezala, orain arte, Olinpiar Jokoak bi aldiz antolatu dituen arren, europako hiru hiriburu horiek, euren orain arteko bi olinpiar jokoetan, estadio ezberdinak erabili zituzten).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, estadioa, 1923ko maiatzean ireki zen, 1932ko Olinpiar Jokoetako Atletismo Proba eta Zeremonientzako Estadio Olinpikoa izenarekin. Olinpiar Jokoetarako eraikia izan zen zuzi olinpikoak, koliseoaren sarrerako arku handien gainean jarraitzen du, Eraztun Olinpikoek bezala. Hiria eta estadioaren ikuskizun olinpikoen ibilbide handiaren oroitzapena da. Sarrerako plazan, neska eta mutil atleten estatuak daude, Robert Grahamek eginak, 1984ko Olinpiar jokoetarako. Bere zehaztasun anatomikoagatik nabarmentzen dira. Estatuen ereduak, Terry Schroeder eta Jackie Joyner-Kersee izan ziren. Bi atleta hauek parte hartu zuten olinpiar jokoetan urte horretan.

Zuzi olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzi olinpikoa, USC Trojans taldearen partidu batean piztua

Zuzi Olinpikoa edo Su olinpikoa, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko taldea den Southern California Trojans taldeak jokatzen duenean igotzen da, baina baita une berezietan ere. Adibidez:

1963ko neguan, John Fitzgerald Kennedy presidentearen heriotzagatik piztu zuten zuzia. 2004an, Ronald Reagan presidentearen heriotzagatik piztu zuten, aste betez. Handik urte betera, 2005ean, Joan Paulo II.a aita santua hil zelako, bertan eman baitzuen meza 1987an, Los Angeles bisitatu zuenean. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean bertan hildakoen omenez ere, aste betez piztu zen.

Hartu dituen beste ikuskizun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Amsterdamgo Estadio Olinpikoa
Estadio Olinpikoa
1932
Ondorengoa
Berlingo Estadio Olinpikoa
Aurrekoa
Luzhniki Estadio Olinpikoa
Estadio Olinpikoa
1984
Ondorengoa
Seulgo Estadio Olinpikoa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Los Angeles Memorial Coliseum Aldatu lotura Wikidatan