Ludovic Fabregas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ludovic Fabregas

Bizitza
JaiotzaPerpinyà1996ko uztailaren 1a (27 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Montpellier Handball (en) Itzuli2015-2018
Frantziako eskubaloi selekzio nazionala2015-
Futbol Club Barcelona2018-
 
Posizio edo espezialitateapibota
Altuera198 zentimetro
Jasotako sariak

Ludovic Fabregas, [1] (Perpinya, Frantzia, 1996ko uztailaren 1a), eskubaloian aritzen den kirolari frantziarra da.[2].

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), berriz, urrezko domina eskuratu zuen, bietan eskubaloian eta Frantzia ordezkatuz; Tokion, Danimarkako taldearen (zilarrezko domina) eta Espainiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Frantzia.

Tokion, honako hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Luc Abalo, Hugo Descat, Ludovic Fabregas, Yann Genty, Vincent Gérard, Michaël Guigou, Luka Karabatic, Nikola Karabatić, Romain Lagarde, Kentin Mahé, Dika Mem, Timothey N'Guessan, Valentin Porte, Nedim Remili, Melvyn Richardson eta Nicolas Tournatek.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 2. lekua, zilarrezko domina Eskubaloia, gizonezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Eskubaloia, gizonezkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ludovic Fabregas» olympedia.org (Ingelesez)
  2. "Ludovic Fabregas" olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]