Luis IV.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis IV.a Frantziakoa
Luis IV.a Frantziakoa

Luis IV.a Itsasoz Haraindikoa


Frantziako erregea
936 – 954
Aurrekoa Raul I.a Frantziakoa
Ondorengoa Lotario Frantziakoa

Jaiotza 920ko irailaren 10a
Laon Frantzia
Heriotza 954ko irailaren 10a
Reims Frantzia
Ezkontidea Gerberga Saxoniakoa

Luis IV.a, Itsasoz Haraindikoa ezizenez ezaguna (Laon, 920ko irailaren 10aReims, 954ko irailaren 10a), 936tik 954ra Mendebaldeko Frantziako erregea, Karolingiar leinukoa.

Karlos III.a Frantziakoaren eta Eadgifu Wessexekoaren semea zen. Hiru urterekin, bere aitari koroa kendu ziotenean, amarekin ihes egin zuen Ingalaterrara, eta hortik datorkio ezizena.

Frantziara itzuli zen, eta Raul I.a Frantziakoa oinordetu zuen hau hiltzean. Bere aurkari nagusiena Hugo Handia izan zen, Parisko kondea.

Gerberga Saxoniakoarekin ezkondu zen (914984), Oto I. Germaniako erregearen arreba, eta zortzi seme-alaba izan zituzten; horien artean:

Luis IV.a Reimsen hil zen 954an, eta bere semeak Lotariok oinordetu zuen tronua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis IV.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan