Karlos III.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Rouget (1783-1869) - Charles III, dit le simple, roi de France en 896 (879-929).jpg

Karlos III.a (879ko irailaren 17a929ko urriaren 7a), Bakuna (latinez Karolus Simplex izena zuelako) ezizenaz ezaguna, Lotaringia (911919/23) eta Mendebaldeko Frantziako erregea (898922) izan zen. Luis II.a Frantziakoaren hirugarren semea izan zen, hilondokoa.

Umea zela ezin izan zuen tronua aldarrikatu, frankoen alderdi batek sahestu ziolako. Ranulfo II.ak babestuta, 893an Reimesko katedralean koronatua izan arren, Oto Frantziakoa 898an hil arte ezin izan zuen botere guztia izan[1]

911 bikingoen buruzagia zen Hrolf Ganger menderatu ondoren, Saint-Clair-sur-Epteko itunaren bitartez, hau Normandiako duke eta bere basailu bilakatu zuen. Urte batzuk geroago Lotaringiako errege hautatu zuten[2].

Roberto Neustriakoak zuzendutako matxinada batek 923an Soissons inguruan menderatua izan ondoren[1], atxilotu eta Péronneko gazteluan[3] hil zen. 936an Luis IV.a Frantziakoa bere semeak tronua berreskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Michel Parisse, "Lotharingia", The New Cambridge Medieval History, III: c. 900–c. 1024, ed. Timothy Reuter‎ (Cambridge: Cambridge University Press, 2005), 313–15.
  2. Gwatking, H. M., Whitney, J. P., et al. Cambridge Medieval History: Volume III—Germany and the Western Empire.
  3. Jean Dunbabin, "West Francia: The Kingdom", The New Cambridge Medieval History, III: c. 900–c. 1024, ed. Timothy Reuter‎ (Cambridge: Cambridge University Press, 2005), 378–79.


Aurrekoa
Oto Frantziakoa
Mendebaldeko Frantziako erregea
898922
Ondorengoa
Roberto I.a


Aurrekoa
Luis Umea
Lotaringiako erregea
911919/23
Ondorengoa
Henrike txori-ehiztaria


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.