Luis Errukitsua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis Errukitsua

Luis I.a, ezizenaz Errukitsua ezaguna (latinez Ludovicus Pius; Chasseneuil, 778ko ekaina-abuztua - Ingelheim am Rhein, 840ko ekainaren 23a) Akitaniako errege (781-814), enperadoradorekide (813-4), Mendebaldeko enperadore eta frankoen erregea (814-833 eta 834-840) izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carolus Handiaren seme eta oinordekoa, bere erreinaldian Karolingiar Inperioak gainbehera arina jasan zuen, batez ere bere semeen arteko borrokak zirela eta.

Umea zela, aitak Akitaniako errege bihurtua, Karolingiar Inperioko hego-mendebaldeko muga defenditu behar zuen. 801ean Bartzelona konkistatu eta 813an Iruñeko Erresuma eta Hego Euskal Herria osoa mendean hartu zituen. Bere erreinaldiaren hasieran Bernardo I.a Italiakoa bere hiloba hil eta bere ondorengo onezko damua noblezia frankoak arbuiatua izan zen.

Frankoen artean ohiturazkoa zenez, Lotario, Pipino eta Luis bere semeak bere administrazioan sartu zituen, Lotario nagusia izanik. Karlos Burusoila laugarren semea gehitu zuenean, seme nagusiek matxinatu eta nagusitasuna mantentzeko borrokatu zuten. 838an Pipino eta urte bi geroago Luis bera hil bazen ere, borroka ez zen gelditu 843an Verdungo Hitzarmena sinatu arte.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

794-8 artean Ermengarda Hesbayekoa ezkondu eta hiru seme eta hiru alaba izan zituzten:

Judith Bavariakoa ezkondu eta seme eta alaba bana izan zituzten:

Teodolinda Sensekoa maitalearekin ere seme eta alaba bana izan zituen:

  • Arnulfo Sensekoa.
  • Alpaida.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Errukitsua Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Lehendabizikoa
Akitaniako erregea
781 - 814
Ondorengoa
Pipino I.a Akitaniakoa


Aurrekoa
Carolus Handia
Mendebaldeko enperadore eta frankoen erregea
814 - 840
Ondorengoa
Lotario I.a