MS Princess Anastasia
| MS Princess Anastasia | |
|---|---|
| Aurreko izenak: | MS Olympia MS Pride of Bilbao MS Bilbao |
| Jabea: | St Peter Line |
| Eraikitzailea: | Wärtsilä Shipyard, Turku, Finlandia |
| Martxan jarria: | abuztuak 31, 1985 |
| Emana: | apirilak 26, 1986 |
| Ibilbidea: | San Petersburgo - Stockholm |
| Ezaugarri orokorrak | |
| Tonelaketa: | 37583 tona |
| Luzera: | 176.8 m |
| Gaina: | 28.4 m |
| Sakonera: | 6.51 m |
| Propultsioa: | Wärtsilä-Pielstick diesels 23,000 kW |
| Abiadura: | 22 korapilo |
| Bidaiariak: | 2500 |
| Kamaroteak: | 841 |
| Autoak: | 580 |
| Zama edukiera: | 62 |
| Erremolkeak: | 1115 m |
| IMO zenbakia: | 8414582 |
MS Princess Anastasia (1993 eta 2010 urteen artean MS Pride of Bilbao) 1986. urtean eraikitako bidaiari-ferrya da. MS Olympia izenarekin eraiki zen Finlandiako Wärtsilä ontziolan, Rederi AB Slite izeneko konpainia suediar batentzat. Konpainia honek 1993an porrot egin eta gero Irish Continental Group enpresak erosi eta P&O European Ferriesi utzi zion. P&Ok ontziaren izena "MS Pride of Bilbao"gatik aldatu eta Bilbo eta Portsmouth bitarteko zerbitzura bideratu zuen bidaiari-ferrya.
MS Pride of Bilbao ontziak 176,8 metroko luzera dauka eta 37.583 tonako pisua.
Eduki-taula |
[aldatu] Bilbao - Portsmouth linea
Linea hau 1993an ezarri zen, P&Ok Vapores Suardiaz enpresarekin bat egin ondoren. Aurretik, linea ezartzeko Gijongo portua aukeratzekotan egon ziren[1], baina azkenik Bilboko portua Portsmouthekin batzea erabaki zuten.
2010eko urtarrilaren 5ean, ontziak urteroko errebisioaren aurreko azken bidaia egin zuen. Egun batzuk beranduago urtarrilaren 15ean, P&Ok linea bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen. Ontzia zaharregia zela eta, linearekin jarraitu ahal izateko ontzi berri bat eraiki beharko litzateke, eta konpainiaren arduradunen esanetan, ez da errentagarria jada galera ekonomikoak dituen linea baterako ontzi berria eraikitzea[2].
2010eko irailaren 27an Bilbo eta Portsmouth arteko bere azken bidaia egin zuen[3].
[aldatu] 2010eko urritik aurrera
Portsmouthen konponketa lan batzuk egin eta gero, Falmouthen P&Oren hizki eta kanpoalde guztia berriztu zuten. 2010eko urrian izena aldatu zioten "Bilbao" bakarrik jarriz. Urte bereko abenduan Irish Continental Group enpresak ferrya St Peter Line enpresari saldu zion[4], eta berritze lan batzuen ondoren San Petersburgo eta Stockholm arteko ferry zerbitzua 2011ko maiatzetik aurrera eskaintzen hasiko da.
[aldatu] Izen eta jabe aldaketak
[aldatu] Izenak
- 1986-1993: MS Olympia
- 1993-2010: MS Pride of Bilbao
- 2010-2010: MS Bilbao
- 2010- : MS Princess Anastasia
[aldatu] Jabeak
- 1986-1993: Rederi AB Slite
- 1993-2010: Irish Continental Group
- 2010- : St Peter Line
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.lne.es/gijon/2010/01/16/ferry-arrebato-bilbao-gijon-1992-deja-operar-perdidas-economicas/860163.html La Nueva España egunkariko albistea.
- ↑ http://paperekoa.berria.info/harian/2010-01-16/007/006/Irailean_goodbye.htm Berria egunkariko albistea 2010-01-16
- ↑ Agur al orgullo de Bilbao http://www.deia.com/2010/09/28/bizkaia/agur-al-orgullo-de-bilbao Deia egunkariko albistea.
- ↑ http://www.icg.ie/documents/2010/2010-12-03-Statement-re-Charter-of-Bilbao.pdf Irish Continental Group enpresaren webgunea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Pride of Bilbao ontzia Bizkaiko Golkoan jasandako eguraldi txarra erakusten duen bideoa.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |