Turku
Wikipedia(e)tik
Turku Finlandiako kostaldeko herri garrantzitsu eta ezaguna da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Finlandiako herririk zaharrena da. Inork ez daki noiz sortua izan zen herria. Lehen dokumentu idatziak, halere, 1229garren urtekoak dira. Urte hortan, Gotzaitegia oraingo herrigunera aldatua izan zen. Duela lau urte, bere 775. urteurrena bete zuen, beraz, herriak. Suediarekin bat eginda zegoen garaian, 1809. urterarte, Turku izan zen Finlandiako hiriburu. Baina, horren ondoren, Finlandia Errusiaren mende geratu zenean, Alexandro I.a errusiar erregeak tsar, arrazoi politikoengatik, Finlandiko Dukerri Handiko hiriburua Helsinki izatea agindu zuen, Turku Suediari gehiegi lotua zegoela ustez. Une hortan galdu zuen Turkuk Finlandiako hiriburutza.
[aldatu] Kultura
Hiru unibertsitate aurkitzen dira herrian bertan. Turkuko Unibertsitatea, 1920an sortutakoa, Abo Akademi Unibertsitatea, suediar hizkuntzakoa eta 1918. urtean sortua, eta, azkenik, Turkuko Ekonomia eta Enpresa zientzien Goi Eskola.
[aldatu] Ikustekoak
Turkuko Gaztelua, Finlandian aurkitzen diren guztietatik zaharrena, XIII. mendearen amaierakoa.
[aldatu] Herritar ezagunak
Paavo Nurmi (1897-1973) atleta.

