MS SPL Princess Anastasia

Wikipedia(e)tik
MS Princess Anastasia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Princess anastasia.jpg
MS SPL Princess Anastasia
Aurreko izenak: MS Olympia
MS Pride of Bilbao
MS Bilbao
Jabea: St Peter Line
Eraikitzailea: Wärtsilä Shipyard, Turku, Finlandia
Martxan jarria: abuztuak 31, 1985
Emana: apirilak 26, 1986
Ibilbidea: San Petersburgo - Stockholm
Ezaugarri orokorrak
Tonelaketa: 37583 tona
Luzera: 176.8 m
Gaina: 28.4 m
Sakonera: 6.51 m
Propultsioa: Wärtsilä-Pielstick diesels
23,000 kW
Abiadura: 22 korapilo
Bidaiariak: 2500
Kamaroteak: 841
Autoak: 580
Zama edukiera: 62
Erremolkeak: 1115 m
IMO zenbakia: 8414582

MS SPL Princess Anastasia (1993 eta 2010 urteen artean MS Pride of Bilbao) 1986. urtean eraikitako bidaiari-ferrya da, 176,8 metroko luzera eta 37.583 tonako pisua duena. MS Olympia izenarekin eraiki zen Finlandiako Wärtsilä ontziolan, Rederi AB Slite izeneko Suediako konpainia batentzat. Konpainia horrek 1993an porrot egin eta gero, Irish Continental Group enpresak erosi zuen, eta P&O European Ferriesi laga zion. P&Ok ontziari MS Pride of Bilbao izena jarri zion, eta Bilbo eta Portsmouth bitarteko zerbitzura bideratu zuen bidaiari-ferrya.

Bilbao - Portsmouth linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea hau 1993an ezarri zen, P&Ok Vapores Suardiaz enpresarekin bat egin ondoren. Aurretik, linea ezartzeko Gijongo portua aukeratzekotan egon ziren[1], baina azkenik Bilboko portua Portsmouthekin batzea erabaki zuten.

2010eko urtarrilaren 5ean, ontziak urteroko errebisioaren aurreko azken bidaia egin zuen. Egun batzuk beranduago urtarrilaren 15ean, P&Ok linea bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen. Ontzia zaharregia zela eta, linearekin jarraitu ahal izateko ontzi berri bat eraiki beharko litzateke, eta konpainiaren arduradunen esanetan, ez da errentagarria jada galera ekonomikoak dituen linea baterako ontzi berria eraikitzea.[2]

2010eko irailaren 27an Bilbo eta Portsmouth arteko bere azken bidaia egin zuen[3].

2010eko urritik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portsmouthen konponketa lan batzuk egin eta gero, Falmouthen P&Oren hizki eta kanpoalde guztia berriztu zuten. 2010eko urrian izena aldatu zioten "Bilbao" bakarrik jarriz. Urte bereko abenduan Irish Continental Group enpresak ferrya St Peter Line enpresari saldu zion[4], eta berritze lan batzuen ondoren San Petersburgo eta Stockholm arteko ferry zerbitzua 2011ko maiatzetik aurrera eskaintzen hasiko da.

Izen eta jabe aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986-1993: MS Olympia
  • 1993-2010: MS Pride of Bilbao
  • 2010-2010: MS Bilbao
  • 2010-: MS SPL Princess Anastasia

Jabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986-1993: Rederi AB Slite
  • 1993-2010: Irish Continental Group
  • 2010-: St. Peter Line

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: MS SPL Princess Anastasia Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.