Concorde plaza

Koordenatuak: 48°51′56″N 2°19′16″E / 48.865633°N 2.321236°E / 48.865633; 2.321236
Wikipedia, Entziklopedia askea
Concorde plaza
 Monumentu historikoa
road network of Paris
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 8. barrutia
Administrative quarter of ParisChamps-Élysées
Koordenatuak48°51′56″N 2°19′16″E / 48.865633°N 2.321236°E / 48.865633; 2.321236
Map
Altitudea33 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza1755 - 1775
JabeaParisko Udala
Izenaren jatorriaKonkordia
Arkitektura
ArkitektoaAnge-Jacques Gabriel
Dimentsioak210 (zabalera) × 360 (luzera) m
Ondarea
Mérimée IDPA00088880
Webgune ofiziala

Concorde Plaza (frantsesez Place de la Concorde), Parisko 8. barrutiko Champs-Élysées etorbidean dago, Frantzian. Herrialde honetako bigarren handiena da, Bordeleko Quinconces Plazaren ondoren. Hasiera batean Place Louis XV deitu izan zen, erregearen omenez.

Plazaren erdigunean Luxorreko obeliskoa dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabrielen egitasmoa Luis XV.a plazarentzako

Parisko hiriak, bere erregidore eta saltzaileek ordezkatuz, 1748an, Luis XV.a Frantziakoaren zaldizko estatua bat eraikitzea erabakitzen du, erregea, Metzen jasan zuen gaixotasun batetik sendatu ondoren. Lehiaketa bat antolatzen da kokapenik egokiena aukeratzeko. Lehiaketa honetan, hemeretzi arkitektok parte hartzen dute, horien artean, Germain Bodffrandek eta Jacques-Germain Soufflotek. Arkitektoetako batek, Ange-Jacques Gabrielek, hartxintxarrezko lautada sinple bat mantentzea proposatzen du, funtziorik gabekoa, marrazkirik gabekoa, Tuileries lorategiaren amaieran dagoena, eta "Zubiaren Lautada" deitua zena, orduan, Tuileriesen terraza inguratzen zuen lubakia gainditzen zuen zurezko zubi bati erreferentzia eginez. Eszentrikoa den arren, tokiak, hiriburuaren mendebaldera eraikitzeko joera dagoen auzo berriak urbanizatzeko balio dezake.

Erregea da, lur hauen funtsezkoaren jabe, beharrezko desjabetzeak mugatzea ahalbidetzen duena. Erabakia ofizialki hartua izan baino lehenago arte, negoziaketak enkargatu ziren John Lawren oinordekoekin, toki honetan, Rennes, Erruan, Montpellier, Nantes eta Dijongo errege plazen sarea zabalean sartutako errege plaza bat sortzeko beharrezko tokiko lurren jabeak zirenak.

Plaza hauek, Parisen oso irekia den printzipio baten arabera garatzen dira, oraindik urbanizatu gabeko toki batean aurkitzen baitira, Ange-Jacques Gabrielek marraztutako fatxadek balioztatua, Luis XV.a plaza, Tuileries jauregiaren trinkotasunaren eta Champs Élyséesen gune berdearen tarteko arkitekturaduna da.

1753an, lautada antolatzeko lehiaketa bat abiarazten da, bertan, soilik, Arkitekturako Errege Akademiako kideek parte har dezaketelarik. Gabriel, Akademiako zuzendaria dena Erregearen Lehen Arkitekto bezala, lehiakideek proposatutako ideia hoberenak hartzen dituen egitasmo bat ezartzeaz arduratzen da. Bere egitasmoa, 1755ean onartzen da. Parisko hiria, Erregearen ordezkarien eta Lawren oinordekoen arteko adostasuna, 1758an sinatzen da.

Ematen dituzten lurren truke, oinordekoek, plazaren ipar-mendebaldean dagoen eraikina jasoko dute, baita, beranduago, errege kalea izango denaren albo banatan eraiki beharreko lurrak ere. Eraikin guztien fatxaden eraikuntza ordaintzea onartzen dute, eta euren jabetza izango dute, eta plazaren gaineko galeria publikoen mirabetza onartzen dute.

Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis XVI.aren exekuzioa. Eskuman, Luis XV.aren estatuaren idulkia

Frantziar Iraultzan zehar, plaza, inprobisatutako edo jaien protokoloak prestatutako segizioen ezinbesteko igarobidea da. Iraultza garaiko aliantza toki handietako bat izango da, batez ere, gillotina ospetsua han jarria egon zenean. Han exekutatu zituzten Luis XVI.a Frantziakoa eta Marie Antoinette.

1789ko uztailaren 12tik, Jacques Neckerren eta Luis Filipe Orleansekoaren soingainak han erakutsiak dira; Lambesceko printzeak eta bere herensugeek, manifestariak erasotzen dituzte. Hurrengo egunean, jendetzak, ipar-ekialdeko eraikinean dagoen Altzari-gordailutik armak hartzen ditu Bastillara joateko. Urriak 6an, Luis XVI.a, Marie Antoinette eta hauen semea, delfina, Luis XVII.a izango zena, herriak Versaillesetik Parisera itzuliak, Tuileries jauregian sartzen dira Luis XV.a plaza zeharkatuz.

1792ko abuztuak 11n, Luis XV.aren estatua, bere idulkitik bota zuten, eta, ondoren, urtzera bidali. Luis XV.a Plaza, orduan, "Iraultzaren Plaza" bezala berrizendatu zen.

Plaza, Frantziar Iraultzako agertoki odoltsu bihurtzen da, gillotina ospetsua jartzen denean.

Terrorearen amaierarekin, gobernuak, plaza, Concorde Plaza edo Konkordiaren Plaza bezala berrizendatzea erabakitzen du.

1834. urteaz geroztik plazaren erdigunean Luxorreko obeliskoa dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]