Maginot lerroa
Maginot lerroa (frantsesez: Ligne Maginot) Lehen Mundu Gerraren ondoren, Frantziak Alemania eta Italiako mugen zehar eraikitako fortifikazio-errenkada. "Maginot lerroa" izena erabiltzen da bai fortifikazio-sistema osoa adierazteko, bai Alemaniako mugan dauden fortifikazioak bakarrik adierazteko. Italiako mugan daudenei Alpeetako lerroa deritzaie.
Sistema honek bere sortzaileari zor dio izena: André Maginoti, garai hartako Frantziako defentsa-ministroari; Lehen Mundu Gerrako elbarria, 1922an proiektua hasi eta 1932an hil zena bere lana amaitua ikusi gabe.
Proiektuaren zati funtsezkoena 1936an amaitu zen, Adolf Hitlerren mehatxua puri-purian zegoenean. Maginot lerroa munduan eraiki den defentsa-lerro militar handiena da. 5.000 milioi frankoko kostua izan zuen (5.000 milioi euro baino gehiago).
Fortifikazio-lerro honek 108 gotorleku nagusi ditu (beraien artean 15 km-ko distantziarekin), gotorleku txiki asko eta 400 galeria (100 km) baino gehiago.
Estrategia-akatsa [aldatu]
Lerroak ez zuen Frantziaren porrota eragotzi Bigarren Mundu Gerran (1940). Bestalde, alemaniarrek fortifikazio-lerora inguratu eta erasotu zuten Sedan inguruan, eta horrela, aliatuen ejertzitoak bitan banatu zituzten.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Maginot lerroari buruzko informazioa eta bertan bizikletan ibiltzeko argibideak
- (Ingelesez) Maginot lerroari buruzko informazioa