Manzikerteko gudua
| Manzikerteko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizantziar-Seljukar Gerrak | |||||||
XV. mendeko frantziar miniatura |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Bizantziar Inperioa Mertzenario franko, ingeles, normandiar, georgiar, armeniar, bulgariar, turkiar petxenego eta kumanoak |
Seljukar Inperioa Mertzenario turkiar petxenego eta kumanoak |
||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Romano IV.a Diogenes Nikeforos Brienios Teodoro Alyates Andronikos Doukas |
Alp Arslan Afshin Artuk Suleiman Shah |
||||||
| Indarrak | |||||||
| ~40.000 – 70.000[1] | ~20.000[2] – 30.000 | ||||||
| Galerak | |||||||
| ~2.000 – 8.000[2] hildako ~4.000 preso |
Ezezagunak | ||||||
Manzikerteko gudua (persieraz/turkieraz: ملازگرد, Malazgirt Meydan Savaşı; armenieraz: Մանազկերտի Ճակատամարտը, Manazkerti Jakatamartu) 1071. urteko abuztuaren 26an izan zen, Bizantziar Inperioko tropek eta seljuktar turkoen tropek elkarren kontra jardun zuten Manzikert inguruan (gaurko Turkiako Muş probintziako Malazgirt). Alp Arslanen esanetara zeuden turkoak izan ziren garaile, eta Romano IV.a Diogenes agintaria (basileus-a) bahitu egin zuten.
Handik aurrera, Bizantziar Inperioaren etengabeko gainbehera etorri zen. Bestalde, turkoak Anatolian sartzeko eta indarra hartzen joateko bidea ere izan zen.
Romano IV.a Diogenes bahituta egon zen denboran bere kargutik kendu egin zuten, eta Mikel VII.a Doukas jarrita zegoen basileus. Gainera, Romano IV.ari zigor fisiko gogorrak ezarrita eta babesik gabe utzita, hark turkoei agindutakoak ez betetzea erabaki zuen enperadore berriak. Horrenbestez, seljuktarrak ere hitzarmenetatik aske zeudelakoan, 1073. urtean Anatolian sartzen hasi ziren, eta oztoporik ere gutxi aurkitu zuten. Izan ere, bizantziarrek kostaldeko lurraldeak bakarrik gorde ahal izan zituzten. Horregatik bizantziar kronikariek Manzikerteko guduari egun ikaragarri hura esan izan zioten aurrerantzean.
Koordenatuak: 39°08′41″N 42°32′21″E / 39.14472°N 42.53917°E
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Norwich 1991, p. 238.
- ↑ a b Markham, Paul, Battle of Manzikert: Military Disaster or Political Failure?, http://www.deremilitari.org/resources/articles/markham.htm