Martin Bucer
Wikipedia(e)tik
Martin Bucer (Sélestat, Alsazia, 1491ko azaroaren 11 - Cambridge, Ingalaterra, 1551eko otsailaren 28a) Erreforma-garaiko erlijio-berritzaile alemana izan zen. Kuhhorn zuen benetako izena.
Biografia [aldatu]
Fraile dominikarra zenean Martin Lutherren jarraitzaile egin zen. Estrasburgon, Ulmen eta Kolonian zabaldu zituen Lutherren ideiak. Bitartekari izan zen Lutherren eta Zwingliren artean. Protestanteen eta katolikoen arteko batasunaren alde agertu zen Ratisbonako Dietan (1541). Teologia-irakasle izan zen Cambridgen, eta bertan hil zen. Ingalaterrako Maria erreginak bere gorpua lurpetik ateratzeko eta erretzeko agindua eman zuen. De regno Christi idatzi zuen, beste lan batzuen artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.