Maskat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maskat

Maskat
Mascateko bandera

Mascateko armarria

Izen ofiziala مسقط
Estatua OmanOman
Eskualdea Maskat
Alkatea Qaboos bin Said sultana
Koordenatuak 23°36′31″N 58°35′31″E / 23.60861°N 58.59194°E / 23.60861; 58.59194Koordenatuak: 23°36′31″N 58°35′31″E / 23.60861°N 58.59194°E / 23.60861; 58.59194
Maskat Oman-n dago
Maskat
Eremua 3,500 km2
Biztanleria 731,730 bizt. (2008)
Dentsitatea 209,07 bizt./km²

Maskat[1] (arabieraz مسقط) Omango hiriburua eta hiririk handiena da. Maskateko probintziako hiriburua da. 2005eko estimazioen arabera Maskatek 600.000 biztanle zituen. Maskateko gune metropolitarrak 3.500 km koadro inguru hartzen du.

2007ko ekainaren 6an Gonu zikloiak Maskat gogor astindu zuen.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Maskat Ekialde Hurbileko hiririk zaharrenetako bat dugu. K. a. II. mendean bazen bere berri. 1507 eta 1649 bitartean portugaldarren menpe egon zen. 1649an Saif bin Sultan imanak André Pereira dos Reisen agindupean zeuden portugaldarrak garaitu eta atzerriratu zituen. Imanak inperio bat ezarri zuen Zanzibarretik Gwadarreko hegoalderaino. Oparotasun garaia izan zen Makat eta Omanentzat.

1679an imana hil zen eta borrokaldiak eta liskarrak jazo ziren. 1737an pertsiarrek Maskat laburki inbaditu zuten. Ahmed bin Saidek pertsiarrak berehala garaitu zituen eta ondoren iman izendatu zuten. Hamid bin Saidek bere erregealdian, 1786tik 1792ra, Maskat Omango hiriburu izendatu zuen. 1853an, sultanak, Omango hiriburu titulua Zanzibarri eman zion. Hartaz geroztik, Omango beheraldi ekonomikoa eman zen.

1913an Taimur bin Faisal sultan bilakatu zen eta Omango lurraldeari Maskat eta Oman deitu zion. Sultanak Maskat gobernatu zuen eta imanak Oman. 1950eko hamarkadan Said bin Taimur bin Faisal sultanak herrialdea bateratu zuen gaur egungo Oman sortzeko.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Maskat)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25 26 29 34 39 40 38 36 35 34 30 27 32.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17 18 20 24 29 30 30 28 27 24 21 18 23.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 10.7 11.7 38.4 14.6 0.1 0 3.5 1.8 0 0.4 1.7 11.4 94.3
Iturria: Foreca[2]

Ekonomia [aldatu]

Maskateko ekonomia merkataritzan oinarritzen da. Nagusiki datilak, nakarra eta arrainak esportatzen dituzte. Petroleum Development Oman (PDO) Maskateko ekonomiaren oinarri sendoetako bat da 1962az geroztik.

Erreferentziak [aldatu]