Oman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Omango Sultanerria
سلطنة عُمان
( Saltānat 'Umān )
Omango bandera
Bandera

Omango armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Nashid as-Salaam as-Sultani
Oman: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Maskat
23°36′N 58°35′E / 23.600°N 58.583°E / 23.600; 58.583
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera
Gobernua
Sultana
Monarkia absolutua
Qaboos bin Said Al Said
Independentzia
- Onartua
Erresuma Batutik
1971
Eremua
• Guztira
• Ura

212.460 km² (84.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Dentsitatea

Herritarra

3.001.5831 (132.)
14 biztanle/km² (167.)

omandar
Dirua Omango Rial (OMR)
Interneteko domeinua .om
Telefono aurrezenbakia +968
1577.293 biztanle ez-nazional barne

Oman Ekialde Ertaineko estatua da, Arabiar penintsularen ekialdean kokatua Indiako ozeanoaren kostaldean. Mugakide ditu Arabiar Emirerri Batuak ipar-mendebaldean, Saudi Arabia mendebaldean eta Yemen hegoaldean.

Hiriburua Maskat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oman

Oman Arabiar penintsularen hego-ekialdeko muturrean aurkitzen da eta mugakide ditu Omango itsasoa hego eta hego-ekialdean, Omango Golkoa ipar-ekialdean, Arabiar Emirerri Batuak iparraldean, Saudi Arabia mendebaldean eta Yemen hego-mendebaldean.

Estatuaren erdialdearen gehiengoak basamortu ordoki zabal batek hartzen du, eta ipar eta hego-ekialdeko kostaldean mendikate garaiak aurkitzen dira (Jebel ash-Shams, 3.009 m). Kostaldean daude hiri nagusiak: Maskat hiriburua, Matrah eta Sur iparraldean eta Salalah hegoaldean. Barnealdeko hiri nagusia Nizwa da, sultanerriko antzinako hiriburua.

Omango klima beroa eta lehorra da barnealdean, baina hezea kostaldean. Mendietan, oasi ugarik lurpeko urez hornitzen dira, terrazetan antolatutako landaketak ureztatzeko.

Musandam penintsula, Ormuz itsasartearen sarreran estrategikoki kokatua, esklabe bat da, Arabiar Emirerri Batuek banatua. Beste esklabe bat Arabiar Emirerri Batuetan Madha hiria da. Masirah uharteak BBCren estazio igorle bat du eta estatubatuar 7. ontzidiaren base gisa erabiltzen da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Omanen banaketa administratiboa

Oman bost eskualde edo mintaqahtan eta lau gobernorato edo muhafazahtan banatuta dago. Guzti hauek gainera barrutitan edo wilayatetan banatzen dira. Eskualde bakoitzak, gainera, eskualde zentru bat edo gehiago ditu, guztira 12.

  1. Ad Dakhiliyah
  2. Al Batinah
  3. Al Wusta
  4. Ash Sharqiyah
  5. Ad Dhahirah
  6. Masqat
  7. Musandam
  8. Dhofar
  9. Al Buraymi

‡ - Muhafazah bat da

Oman admin divisions.png

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu eta gobernu burua hereditarioa den sultana da. Gaur egun Qaboos Bin Sultan da eta hainbat kontseilari ditu, diwan izenekoak. 1990eko hamarkadaren hasieratik hauteskundeen bitartez aukeratzen den kontseilari talde bat ere badu, Majlis ash-Shura izenekoa, baina oso omaniar gutxik parte hartu dezakete hautagai moduan. 2003ko urriaren 4tik 21 urtetik gorakoek bozka ditzakete dauden 83 eserlekuan. Emakumeek ere parte har dezakete eta hautagaiak izan. Gaur egun 3 emakume dira ministro. Hala ere sultanak botere absolutua dauka.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oman Aldatu lotura Wikidatan