Megalodon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Megalodona
Fosilaren garaia: 28 Ma-1,5 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Lamniformes
Familia: Lamnidae
Generoa: Carcharodon
Espeziea: Carcharodon megalodon

Megalodona edo megalodontea (hortz handia, antzinako grezieraz: μέγας handia + ὀδόν hortz) desagertuta dagoen marrazo erraldoi espezie bat da, duela 28 eta 1.5 millioi urte bizi izan zena (Zenozoikoan). Bere sailkapena eztabaidan dago, aditu batzuentzat Carcharodon generoaren barruan sailkatuko litzateke, Lamnidae familiaren baitan; beste batzuentzat Carcharocles genero desagertuan sailkatuko litzateke Otodontidae desagertutako familiaren baitan. Kasu guztietan Lamniformes ordenaren barruan sailkatuko litzateke.

Megalodon ornodunen artean egon den harrapari handiena eta boteretsuena izan da.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrezarkuntzan, hiruki formako hortz fosil erraldoiak askotak aurkitzen zirenak arroka formazioetan, herensuge eta sugeen mingain petrifikatuak bezala kotsideratu ziren. 1667 urtean iritzi hau gezurtatua izan zen Nicolás Steno daniar naturalistagatik, aintzinako marrazoenak zirenak esan zuen, marrazo moderno baten buruaren disekzioa egin eta gero aurkitutako ondorioetara erreparatuz.

Identifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzar naturalista batek, Louis Agassiz eman zion izen zientifikoa 1835ean C.charodon megalodon, Recherches sur les poissons fossiles bere ikerketa lanean 1843an bukatu zuena. C.Megalodonen morfologikoki antzekoak dira marrazo txuriarenekin. Hau ikusaita Agassiz megalodon espezieari Carcharodon generoa atxikitu zion. Nahiz eta izen zientifikoa C. Megalodon izan askotan agertzen da marrazo megahortz edota marrazo txuri erraldoia , edo marrazo munstroa.

Fosilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.Megalodonaren fosil komunenak bere hortzak dira, hiruki formakoa dira,ertz zerradunak dituzte eta oso tamaina eta gogortasun handikoak dira. Hortzaren goiko partea V forma du.

Megalodonaren eskeletoa, marrazo gehienetan bezala, hezurrez baino, kartilagoz dago osatuta.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Existitzen diren espezieen artean, marrazo zuria C.Megalodonaren antzekoena kontsideratzen da. Eskeletoen falta dela eta zientzialariak marrazo txuriaren morfologia hartu behar izan dute C.Megalodonaren itxura eta tamaina ezagutzeko.

Tamainaren estimazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.Megalodonaren tamaina jakitea erronka batean bihurtu da zientzialarientzat. Halaber Komunitate Zientifikoa esan bezala C. Megalodona bale-marrazoa baino handiagoa zen.

30 metrotara hurbilduko zela estimatzen da hainbat eta hainbat hipotesi egin eta gero.

Elikatzeko estrategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapakin handiak hartzeko hainbat teknika erabiltzen dituzte baleak harrapatzeko aukera zuen ere. Pliocenoan hasi zen baleak harrapatzeko teknikak hobetzen, hortarako hortz oso handienetatik aparte oso barail handia behar zuen.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.Megalodonaren desagerpena ikertzen ari dira hainbat zientzialariek. Duela 3.1 milioi urte, gertakera geologiko garrantzitsu bat egon zen-- Zentro Amerikako itsas-bidearen itxiera hain zuzen-- gertakari honek hainbat klima aldaketa ekarri zituen eta munduko faunan ere aldaketan gertatu ziren. Aldaketa hauengatik desagertu zen C.Megalodona


Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Carcharodon megalodon » artikulutik itzulia izan da, 2014-03-18 data duen bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria, egileen zerrenda ikusteko.