Marrazo zuri
Wikipedia(e)tik
|
Iraute egoera: Ahula |
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Marrazo zuria
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Carcharodon carcharias' (Linnaeus, 1758) |
||||||||||||||
Marrazo zuria (Carcharodon carcharias) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Lamnidae familiakoa.
Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko[1] eta 2.268 kilogramoko[2] espezimenak. Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Superharrapari bat da, arrain, pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena. Carcharodon bere generoan irauten duen espezie bakarra da.
Steven Spielbergen Jaws filmaren ondorioz, gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen badute ere, ez du askotan gizakiak erasotzen[3]. IUCNek, ostera, bere Zerrenda Gorrian "ahula" kategorian sailkatu du.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Viegas, Jennifer, Largest Great White Shark Don't Outweigh Whales, but They Hold Their Own, Discovery Channel, http://dsc.discovery.com/sharks/largest-great-white-shark.html
- ↑ Great White Shark, National Geographic, http://animals.nationalgeographic.com/animals/fish/great-white-shark.html
- ↑ Hile, Jennifer (2004-1-23), Great White Shark Attacks: Defanging the Myths, Marine Biology, National Geographic, http://news.nationalgeographic.com/news/2004/01/0123_040123_tvgreatwhiteshark.html
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |