Memoirs of a Geisha (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 22 urtarrila 2016

Memoirs of a Geisha (euskaraz Geisha Baten Oroimenak) 2005eko Rob Marshall estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama bat da. Arthur Golden idazlearen Memoirs of a Geisha eleberrian oinarritua dago. Bertan, Zhang Ziyi, Ken Watanabe, Gong Li eta Michelle Yeoh aktoreek antzeztu zuten.

Filma Japonian girotua dago, Kalifornia, Kyoto hiriko hainbat kokalekutan filmatu zelarik, tartean Kiyomizu-dera eta Fushimi Inari-taisha.

Sei Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta hiru irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Dion Beebe), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (John Myhre eta Gretchen Rau) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Colleen Atwood). Bi Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso zituen, bat irabaziz: Jatorrizko musika onenaren Urrezko Globo Saria (John Williams). Sei BAFTA Sarirako izendapenak ere jaso zituen, hiru irabaziz: Argazkigintza, Zuzendaritza Artistiko eta Jantzi-diseinu onenaren BAFTA Sariak.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1929. urtea Japonia. Chiyo, 9 urteko neskatoa, Nitta Okiya geisharen etxean lan egin dezan saldua da. Satsu anai zaharrak nere arreba putetxe batera bidaltzea ez du onartuko. Okiyaren etxean dagoela, Chiyok Kalabaza ezagutuko du, bera bezala gheisa izateko irakasten ari zaien neskatoa, bai eta Hatsumomo (Gong Li) geisha eta haren arerioa den Mameha (Michelle Yeoh) geisha ere. Chiyoren (Zhang Ziyi) hastapenak latzak izango dira, baina bere bizitza laztana izango dena ere topatuko du, Presidentea (Ken Watanabe), une hartatik harengandik hurbilago egoteko asmoz Chiyo geisha ospetsua bilakatzen saiatuko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak