Michael Collins (filma)
Wikipedia(e)tik
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Michael Collins | |
| Izenburua euskaraz | Michael Collins | |
| Urtea | 1996 | |
| Estreinaldia | 1996ko urriaren 11a | |
| Generoa | Historia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 133 min. | |
| Aurrekontua | 25.000.000$ inguru | |
| Banatzailea | Warner Bros. | |
| Zuzendaria | ||
| Neil Jordan | ||
| Ekoizleak | ||
| Stephen Woolley | ||
| Gidoilariak | ||
| Neil Jordan | ||
| Aktoreak | ||
| Liam Neeson Aidan Quinn Stephen Rea Alan Rickman Julia Roberts Ian Hart Brendan Gleeson |
||
| Musikagileak | ||
| Elliot Goldenthal | ||
| Argazkilariak | ||
| Chris Menges | ||
Michael Collins 1996an Neil Jordan irlandar zuzendariak zuzendutako filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Liam Neeson, Aidan Quinn, Stephen Rea, Alan Rickman, Julia Roberts, Ian Hart eta Brendan Gleeson izan ziren.
Argumentua [aldatu]
Filmaren argudioa Michael Collins (Liam Neeson) irlandar iraultzaile nazionalistari buruzkoa da. 1922. urtean hasten da, Collinsen emaztegaia izan zen Kitty Kiernan atsekabetuak (Julia Roberts) eta Joe O'Reilly (Ian Hart) bere lagun minak Collins erail berria oroitarazten dutenean.
Filmak 1916ko Pazko Altxamendua, Irlandar Independentzia Gerra, 1920ko Igande Odoltsua eta ondorengo Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Gerra Zibilaren inguruko gertakizunak azaltzen ditu, betiere Neil Jordan zuzendariaren ikuspuntutik.
Antzezleak [aldatu]
- Liam Neeson, Michael Collins buruzagi errepublikarra.
- Aidan Quinn, Harry Boland buruzagi errepublikarra eta Collinsen lagun mina. Gerora Irlandaren banaketaren aurkakoa eta Collinsen aurkaria.
- Stephen Rea, Ned Broy, Dublingo gazteluan lan egiten duen funtzionaria eta errepublikarren aldeko espioia.
- Alan Rickman, Eamon de Valera buruzagi errepublikar azti eta zuhurra, gerora Irlandako Estatu Askearen presidentea. Hasieran Collinsen aldekoa, gerora Irlandako banaketaren aurkakoa eta Collinsen aurkaria.
- Julia Roberts, Kitty Kiernan, Collinsen emaztegaia eta Bolanden laguna.
- Brendan Gleeson, Liam Tobin, buruzagi errepublikarra.
- Ian Hart, Joe O'Reilly, buruzagi errepublikarra eta Collinsen lagun mina. Collinsen gisa Irlandaren banaketaren aldekoa agertuko da.
- Charles Dance, Soames, MI5 britainiar espioi agentziako ofiziala eta Cairo Gang taldeko buruzagia.
- Owen O'Neill, Rory O'Connor irlandar buruzagi errepublikarra.
- Gerard McSorley, Cathal Brugha irlandar buruzagi errepublikar ospetsu eta sutsua, Irlandaren banaketaren aurkakoa, hortaz, Collinsen aurkaria.
- Jonathan Rhys Meyers, Collinsen hiltzailea.
- Ian McElhinney, Belfasteko detektibea.