Miguel Ortiz Berrocal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ortiz Berrocal
Bizitza
JaiotzaVillanueva de Algaidas1933ko irailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAntequera2006ko maiatzaren 31 (72 urte)
Hobiratze lekuaVillanueva de Algaidas
Heriotza modua: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maria Cristina Blais of Saxe-Coburg Gotha and Braganza (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
Lan nabarmenak
Mugimenduaarte abstraktua
Izengoitia(k)Berrocal, Miguel Ortiz eta Berrocal, Michel
Genero artistikoaarte abstraktua

berrocal.net… eta berrocal.net…
Find a Grave: 14476249 Edit the value on Wikidata
Miguel Ortiz Berrocalen lana (1996), Zaragoza.

Miguel Ortiz Berrocal (Villanueva de Algaidas, Malaga, Espainia, 1933Antequera, Espainia, 2006) espainiar eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturako ikasketak egin zituen, Madrilen. Gero Italiara joan zen akuarelista-, delineatzaile- eta arkitekto-talde baten laguntzaile gisa lan egitera, eta Parisa geroxeago, ikasketak sakontzeko diru-laguntza bati esker. Italiara itzuli zenean, diseinuaren munduan murgildu zen, altzarigintzan, batez ere, eskultura aisialdietan besterik lantzen ez zuela.

1957an Parisa joan zen berriro, eta Le Corbusier ezagutu zuen. Harrezkero, alde batera utzi zuen arkitektura, eta eskultura besterik ez zuen egin. Obra handi bat egiten ari zela, zatika proiektatua, zatietako bakoitzak bizitza zuela ohartu zen, eta esperientzia horretatik abiatuta berak eskultura anizkoitza deitu zuena sortu zen. Eskultura-molde berri horren aitzindaria Maria de la O izan zen, Parisko Bienalean saria irabazitakoa.

Lan aipagarriak: David, Goliat, Romeo eta Julieta, Meninak, Sanson eta abar. 1984an erakusketa antologikoa egin zuen Espainian. Guztira 176 eskultura jarri zituen erakusgai, gaika sailkatuta: gorputz-enborrak, emakume-irudiak, irudi etzanak eta buruak, animaliak eta pertsonaiak. Ortizen eskultura nabarmenetako bat Picassoren monumentua da, ia 7 metro garai dena. Beste obra askoren artean, aipagarria da, oso ezaguna delako, Goyaren burua, izen bereko zinema-sarietan saritzat ematen dena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ortiz Berrocal Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]