Mikel Zamalloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Zamalloa

Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1957
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao2022ko apirilaren 12a (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraktxistularia eta folklorista
KidetzaAndra Mari (dantzari taldea)

Mikel Zamalloa Asua (Galdakao, 1957 - ib., 2022ko apirilaren 12a) musikari eta folklore ikertzaile galdakaoztarra izan zen. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldean ibilbide oparoa egindakoa, hainbat musika tresna jotzen trebea, Euskal Herrian folklore bilketan eta ikerketan lan handia egindakoa eta hango eta hemengo musikariekin jotzeko gaitasun handikoa izan zen.[1]

Folklore ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Antonio Urbeltz, Jean Mixel Bedaxagar, Marian Arregi eta Mikel Zamalloa folkloristak, 2012-04-29

Andra Mari dantzari taldeak euskal folklorea ikertu eta biltzeko egindako lanean parte-hartze zuzena izan zuen Mikel Zamalloak. Testigantza eta dokumentuez gain, musika biltzeko aparteko gaitasuna zuen, eta tokian tokiko musikari eta dantzariekin haien hizkeran egiteko trebetasuna zuen, Zuberoan xubereraz adibidez. [1]

Txistularia eta musikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Zamalloa bulgariar musikariekin jotzen, 2005-02-05.

Jon Zamalloa "Txistu" anaiarekin partekatu zuen Andra Marin euskal folklorearekiko pasioa eta musikarako trebetasuna Mikelek. Jon anaia gazte hil zen, 56 urterekin, eta Mikel ere gazte zendu zen, 65ekin. Txistua, txirula, klarinete, alboka... hainbat musika tresna menderatzen zituen. Ikerketa, bilketa eta musikari lanez gain, dibulgaziorako gaitasun handia izan zuen, bilketa eta ikerketa lanen emaitza zabalduz eta komunikatuz, bai Arratiako folkloreaz, Auritzeko ingurutxoaz ala Altsasuko inauteriaz.[1]

Mikel Zamalloa, Altsasuko inauteriari buruzko hitzaldia eskaintzen, Galdakao, 2020-02-14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c dantzancom. «Mikel Zamalloa hil da, Galdakaoko Andra Mariko musikari eta ikertzailea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]