Letoniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Letoniera
Latviešu
Non mintzatzen den: Letonia,
Abrene (Errusia
Eskualdea: Iparraldeko Europa
Hiztunak: lehen hizkuntza: 1,4 milioi
Bigarren hizkuntza: 1-1,5 milioi
Guztira: ~3,2 milioi 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Baltikoa
  Ekialdeko baltikoa
   Letoniera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Letonia, Europar Batasuna
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: lv
ISO 639-2: lav
ISO 639-3: lav

 

Letoniera[1] (latviešu valoda) indoeuropar hizkuntza bat da, hizkuntza baltikoen taldekoa. Batez ere Letonian mintzatzen da, hango hizkuntza ofizial bakarra baita. Guztira 1.400.000 hiztun ditu letonierak Letonian, eta 150.000 kanpoan. Lituaniera da hizkuntza honen ahaiderik hurbilena. Nolanahi ere, bien hiztegia oso desberdina da, eta hiztunek ezin dute elkar ulertu.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letoniera hizkuntza flexiboa da, hainbat forma analitiko dituena. Aleman sintaxiaren eragin handia du. Bi genero gramatikal ditu: maskulinoa eta femeninoa. Izen bakoitza zazpi deklinabide kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa.

Azentua, kasu bakan batzuk izan ezik, lehen silaban doa.

Orthografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, lituaniera idazteko alemanaren ortografia sistema erabili izan da. XX. mendearen hasieran, fonetikoki egokiagoa den sistema erabiltzen hasi zen, latindar alfabeto eraldatu bat erabiliz. Gaur egun, lituanieraren alfabeto estandarrak 33 letra ditu:

A Ā B C Č D E Ē F G Ģ H I Ī J K Ķ L Ļ M N Ņ O P R S Š T U Ū V Z Ž
a ā b c č d e ē f g ģ h i ī j k ķ l ļ m n ņ o p r s š t u ū v z ž

Ortografia aldaketa handi hori hurrengo testuan (Gure Aita) argi ikus daiteke. Hala ere, Interneten ortografia berri eta informala sortu da, mezu eta testuak laster idaztean sortua, azenturik gabea.

Ortografia zaharra
(alemanetikoa)
Ortografia modernoa Interneteko ortografia
Muuße Thews exkan tho Debbes Mūsu Tēvs Debesīs, Muusu teevs debesiis
Sweetytcz thopetows Wärdtez Svētīts lai top Tavs Vārds, Sveetiits lai top tavs vaards
Enakas mums touwe Walſtibe. Lai nāk Tava valstība. Lai naak tava valstiiba
Tows prätcznotecke Tavs prāts lai notiek Tavs praats lai notiek
kha exkan Debbes tha arridtczan wűrßon Semmes kā debesīs, tā arī virs zemes. kaa debesiis taa arii virs zemes
Muſſe deniſke mayſe dode mums ſchoden. Mūsu dienišķo maizi dod mums šodien. Muusu dienishkjo maizi dod mums shodien
Vnde pam̃et mums muſſe parräde Un piedod mums mūsu parādus, Un piedod mums muusu paraadus
ka mhes pammettammuſſims parradenekims kā arī mēs piedodam saviem parādniekiem kaa arii mees piedodam saviem paraadniekiem
Vnde nhe wedde mums exkâ kärdenaſchenne Un neieved mūs kārdināšanā, Un neieved muus kaardinaashanaa
Beth atpeſtimums no to loune bet atpestī mūs no ļauna bet atpestii muus no ljauna
Aiſto thouwagir tha Walſtibe Jo Tev pieder valstība Jo tev pieder valstiiba.
Vnde tas ſpeex vnd tas Goodtcz tur muſſige spēks un gods mūžīgi speeks un gods muuzhiigi
Amen Āmen. Aamen

Arazoak Lituaniera modernoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak dituen bi arazo nagusiak gimalajiešu lāči delakoa eta garbizalekeria dira.

Gimalajiešu lāči[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Gimalajiešu lāči" esamoldea hizkuntza akats mota bat adierazteko erabiltzen da, beste hizkuntzen eraginak sortzen dituen hizkuntza akatsak, sarri barregarriak direnak. Esamoldea bera Asiako Hartz Beltza izendatzeko hitz okerra da. Akats hauek gramatika eta estilo akatsak dira batez ere. Gehiengo errusiarra duten guneetan eta lituaniarren denda kateetan daude.

Euskararekin gertatzen denaren antzekoa da, erdaretako itzulpen zuzenegiak egiterakoan (ad: Hizkuntza saltsan okerra, Lengua en salsa adierazteko.

Gazbizalekeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarri, sortutako neologismoak zailtasunez bereganatzen ditu biztanleriak, aurretik beste hitzen bat erabiltzen dutelako. Adibidea telefono hitza da, gaur egun bi hitz erabiltzen baitira gauzaki bera izendatzeko: "tālrunis" eta "telefons". Euskaraz antzeko egoera ager daiteke batzuetan, adibide bera jarraitzeko telefono eta urritizkin baitaude (nahiz eta azken hau ia ez den erabiltzen).

Hizkuntza eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letoniak harreman zaila izan du historian zehar Alemania, Suedia, Errusia eta Poloniarekin, eta herrialde kulturanitza izan da beti. Hala ere, Sobietar okupazio garaian (1940-1941; 1945-1991) errusiartze prozesuak eragin izugarria izan zuen letonieran. Bi garai hauetan 340.000 letoniar inguru deportatuak izan ziren (biztanleriaren herena) eta herrialdean bertan jazarriak. Itzeleko immigrazioa izan zen ere bai Errusia, Ukraina eta Bielorrusia sobiet errepubliketatik eta, ondorioz, berezko letoniar biztanleria bortizki murriztu zen %80 ingurutik 1935ean %52 ingurura 1985ean. Etorkin gehienak Letonian finkatu ziren letoniera ikasi gabe. Gaur egun, letoniera biztanleriaren %60aren ama hizkuntza baino ez da.

1991 urtean independentziaren berrezarri zenean, hizkuntz politika berria abian jarri zen. Oraingo helburu nagusia biztanle guztien integrazioan datza, Letoniako hizkuntza gutxituei ere babesa eta garapean aukera eskainiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Letoniera Aldatu lotura Wikidatan


Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.