Mixu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrick Mixelena
Datuak
EzizenakMixu
Mustafa
JaioterriaDonibane Lohizune
Jaiotza data1970
Heriotza herriaBaiona
Heriotza data2009ko urtarrilaren 2a
Musika motarock, ska
Webguneahttp://www.sustraia.fr/

Patrick Mixelena, batez ere Mixu goitizenez ezaguna, (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1970 - Baiona, Lapurdi, 2009ko urtarrilaren 2a[1]) euskal abeslaria zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Lohizunen jaio eta Urruñan bizi izan zen. Familia senpertarra zuen amaren aldetik, Matxin Irabola bertsolariaren birriloba zen eta lotura handia atxiki izan zuen Senpererekin[2].

1986an Xabaltxekin Ipar Haize pop-folk taldea sortu zuen eta 1989an taldean desegin zuten.[3] 1990ean Izan musika taldearekin hasi zen eta bi urtez egon zen han. Urruñako Kuxkuxtu txarangan aritu zen ere zortzi urtez. Hala ere, Sustraia taldearekin izan zuen arrakasta gehien.[4] 1992an sortua, Mustafa kantak arrakasta handia izan zuen eta horren ondorioz, hainbat urtetan Mustafa goitizenez deitu izan zioten Mixuri.

2007an diskoa atera zuen bakarlari gisa.[5] Urte berean MMX proiektua sortu zuen Maialen Errotabehere ezpeletarra eta Xabaltx zuraidarrarekin batera. Hego Amerikan zehar bira egin zuten.[3]

2009ko urtarrilaren 2an Aviron Bayonnais/Castres partidaren hasieran, Mixuk Avironen maskotarekin batera Aviron Bayonnais errugbi taldearen Peña Baiona ereserkia kantatzeko ardura zuen. Kantatu zuen eta handik gutxira bihotzekoak jota hil zen.[1] Bi semeren aita zen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sustraia taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MMX[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Berria.eus. «Patrick Mixelena 'Mixu' kantaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  2. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 119-121. or.
  3. a b (Frantsesez) «Mort du chanteur Mixu : Un personnage de la scène basque disparaît - Le Journal du Pays Basque» www.lejpb.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  4. Beti bidean. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  5. (Frantsesez) «Mixu - Mixu - CD - AGORILA» AGORILA (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.