Zuraide
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Lapurdiko herriari buruzkoa da; Nafarroako herria gaitzat duena beste hau da: Zudairi
|
Zuraide |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Souraïde | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Ezpeleta |
|
| Alkatea | Louis Genin (2008-2014) | |
| Herritarra | zuraidar | |
| Koordenatuak | 43°20′34″N 1°28′25″W / 43.34278°N 1.47361°WKoordenatuak: 43°20′34″N 1°28′25″W / 43.34278°N 1.47361°W | |
| Eremua | 16,86 km2 | |
| Garaiera | 40-363 m | |
| Distantzia | 20 km Baionara | |
| Posta kodea | 64250 |
|
| INSEE kodea | 64527 |
|
| Biztanleria | 1.082 bizt. | |
| Dentsitatea | 64,18 bizt./km² | |
Zuraide Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Garaiean kokatua.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Urdazurira isurtzen diren Amezpetuko eta Opalazioko errekak udalerritik igarotzen dira. Era berean, Errobiren ibaiadarra den Zubizabaleta errekak ere udalerria gurutzatzen du. Azkenik, Antzara errekaren ibaiadarra den Urloko erreka ere igarotzen da Zuraidetik.
Udalerri mugakideak [aldatu]
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Eliza
- Otsantza
- Zabaltza
- Plaza
- Amezpetu
Historia [aldatu]
Frantziar Iraultzaren garaian, udalerriak Mendialde izena hartu zuen. Izualdian, Zuraideko biztanleak, Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu eta Sarakoekin batera deportatuak izan ziren Landetara eta bertako alkatea gillotinatua izan zen.
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2007ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Ekonomia [aldatu]
Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markako lurren barnean dago. Udalerriko lurretan ofita harrobi bat aurki daiteke.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Herriko Etxea, XVI. mendeko etxe batean dago kokaturik. Antzinean prioretxea izan zen eta ondoren abade-etxea, 1905ean udaletxe bihurtu baino lehen[1].
- Donejakue elizaren jatorria XII. mendean dago[2]. Udalerria, Baztango bidean, Donejakue Bidearen bide batean dago kokaturik, zeinetan erromesek, Pirinioak ahalik eta mendebalderen gurutzatzen zuten, baita porturik baxuenetik ere (Belateko portua, 847 m).
Argazki galeria [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||