Mod

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
RAFaren sinboloa Mod ikurra bilakatu zen.

Mod Londresen (Ingalaterra) garatutako musika eta kultura mugimendua izan zen, moda eta musikan oinarritua. Mugimenduaren jatorria ingelesezko modernism terminoan dago. 1950eko hamarkada bukaeran hasi eta goreneko unea 1960ko hamarkada erdian eman zen. Korronte honen jarraitzaileak “mod” deitzen zituzten eta gehienak Ingalaterra hegoaldean zeuden. Iparraldeko hirietan ere (Manchester, Liverpool) zale dezente azaldu ziren. Elementu adierazgarrienak musika, moda eta scooterrak ziren.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15-23 urte zituzten Ingalaterrako etorkin eslaviarrek sustatu zuten Mod fenomenoa. Gazte hauek droga trafiko eta joskintza negozioekin harremana zuten, gizarte-klase ertainekoak baziren ere. Europa kontinentaleko moda berrien eta Estatu Batuetako beltzen musika estiloaren inguruan (jazz, rhytm and blues) interes handia erakusten zuten. Askoren iritziz Teddy Boys-etatik jaio ziren, Mod-en arerio ziren rockerrak bezala.

Hasiera batean, Mod-ak “modern jazz”-aren jarraitzaileak deskribatzen zituen, trad-ari aurkakotasuna adieraziz (jazz tradizionalaren jarraitzaileen fenomenoa). Gerora, definizio hau musika esparrutik haratago zabaldu zen; pop art-a, nouvelle vague zine frantsesa eta filosofia existentzialista. Colin MacInnes-ek idatzitako Absolute Beginners lana mod eskenatokiaren aintzindaritzat jo da.

Gatazka sutsuak izan ziren Mod eta Rocker azpikulturaren artean –azken hauek motor eta larruekin zerikusia zuen mugimendua zen-. Gatazka hauen ondorioz, eztabaida handia sortu zen Britainia Handian gaztaro modernoaren inguruan.

Liskar horiek Anthony Burgessen Laranja Mekanikoaren inspirazio izan ziren.

Mod ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mod Aldatu lotura Wikidatan