Mutaz Essa Barshim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutaz Essa Barshim

Bizitza
JaiotzaDoha1991ko ekainaren 24a (32 urte)
Herrialdea Qatar
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q115578315 Itzuli2014ko irailaren 5a2,43
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua65 kilogramo
Altuera189 zentimetro

mutazbarshim.net
IMDB: nm8632094 Facebook: mutazbarshimhj Twitter: mutazbarshim Instagram: mutaz.barshim IAAF: 14377312 Olympic.org: mutaz-essa-barshim Edit the value on Wikidata

Mutaz Essa Barshim (arabieraz: معتز عيسى برشم‎, Muʿtazz ʿĪsā Baršim; Doha 1991ko ekainaren 24a) Qatarko altuera jauzilaria da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena Gianmarco Tamberi italiarrarekin batera. Asiako errekorraren jabe ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita ere atleta zuen eta kirol talde baten arduraduna zen. Txikitan lasterketan eta luzera jauziak egiten aritu zen eta 15 urte zituela erabaki zuen altuera jauzia praktikatzen hastea. 2009an gaur egungo entrenatzailearekin hasi zen lanean, "Stanley" Szczyrba poloniarrarekin eta uda hartan Polonia eta Suedia artean aritu zen entrenatzen. 2010an Asiako txapelketan urrezko domina eskuratu zuen.

Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan debuta egin eta parte hartzaile gazteena bazen ere brontzezko domina lortu zuen. Qatarko atletismoaren historiako bigarren domina izan zen[1]. 2013an 2'40m egin zuen salto, historiako zortzigarren atleta marka hori lortzen zuena.

2016ko Olinpiar Jokoetan zilarra lortu zuen[2] eta 2017an munduko txapelketa irabazi zuen Londresen, 2019an berriz lortu zuena.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan amaierara Gianmarco Tamberi italiarrarekin berdinduta iritsi zen. 2'37 metrotako jauzira nulorik egin gabe iritsi ziren biak eta 2'39 metrotakoan hiruna huts egin zituzten. Epaileak jauziak egiten jarraitzeko proposatu zien berdinketa hautsi arte, bestela urrezko domina elkarbanatuko zutela. Azkenean biek urrezko domina elkarbanatzea erabaki zuten[3]. Olinpiar Jokoetako irudi adierazgarrietako bat bihurtu zen. 113 urtean horrelako egoera bat gertatu zen bigarren aldia izan zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Erresuma Batua Londres 2012 3. postua, brontzezko domina altuera jauzia 2'29m
Brasil Rio 2016 2. lekua, zilarrezko domina altuera jauzia 2'36m
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina altuera jauzia 2'37m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Kanada Mocton 2010 (gazte mailakoa) 1. postua, urrezko domina altuera jauzia 2'30m
Errusia Mosku 2013 2. lekua, zilarrezko domina altuera jauzia 2'38m
Polonia Sopot 2014 (Indoor) 1. postua, urrezko domina altuera jauzia 2'38m
Erresuma Batua Londres 2017 1. postua, urrezko domina altuera jauzia 2'35m
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor) 2. lekua, zilarrezko domina altuera jauzia 2'33m
Qatar Doha 2019 1. postua, urrezko domina altuera jauzia 2'37m

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aire librean: 2'43m (Brusela, 2014) - Asiako errekorra
  • Pista estalian: 2'41m (Athlone, 2015) - Asiako errekorra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Londres 2012: las mejores imágenes del día» BBC News Mundo 2012-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. (Ingelesez) «Mutaz Barshim: From being 'the worst', to jumping into the record books» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. Ostolaza, Paulo. «Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]