Núria Espert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Núria Espert i Romero (Hospitalet de Llobregat, 1935eko ekainaren 11a) kataluniar antzezlea eta antzerki- eta opera-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazterik hasi zen antzerkigintzan; 17 urte zituela lortu zuen lehenengo arrakasta, Medea obran Elvira Noriegaren ordezko gisa egindako lanarekin. 1959an bere konpainia osatu zuen, bere senar Armando Moreno zuzendari eta idazlearekin. Esperten karreran azpimarratzekoak dira tragedia grekoetako pertsonaien antzezpenak eta zenbait egile garaikideren obretako pertsonaienak, adibidez Brecht eta O´Neillen obretakoenak. 1969tik aurrera garrantzi handiko lanak egin zituen Víctor García zuzendariarekin. Haren zuzendaritzapean antzeztu zituen zenbait produkzio berrizale, Geneten Las criadas, García Lorcaren Yerma eta Valle Inclánen Divinas palabras, besteak beste. Lan haiekin nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, eta munduko jaialdi ospetsuenetan parte hartu zuen. 1979-1981 bitartean Espainiako Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendari izan zen. 1986an egin zituen lehenengo lanak zuzendari gisa; gogoangarria izan zen La casa de Bernarda Alba obran egindako lana. Hurrengo urtean bere lehenengo opera zuzendu zuen: Pucciniren Madame Butterfly, Glasgowko Theatre Royalen. Ondoren zuzendu ditu La Traviata, Rigoletto, Carmen, etab., Londresko Covent Gardenen horietako zenbait. Antzezle-lanak ere egin ditu tartean (1991n Hisashi Inoueren Makilai, 1994an Sanchis Sinisterraren Leningradoko setioa&). Fuenlabradako Udal Antzokiari Núria Espert izena eman diote haren omenez.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]