Nabe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziako Fécamp herriko elizaren erdialdeko nabea.

Nabe hitzak, arkitekturan, bi harresi edo bi zutabe hilaren arteko espazioa izendatzen du.

Hitz hau, ohi, harresi edo arku ilaren artean, tenpluetan edo beste eraikin garrantzitsu batzuen luzeran hedatzen diren espazio bakoitzari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Nabe nagusia da tenpluaren erdialdea hartzen duena, sarrerako atetik gurutzadura edo presbiteriorarte, oro har, bere paraleloan dauden alboko nabeak baino gorago dagoena, eta zabalera handiagoa duena.

Nabeen banaketaren arabera elizaren barnealdean, bi oinplano mota nagusi daude eliza kristauetan: gurutze itxurakoa (nabe nagusi bat zabaletarako beste batekin gurutzatua, transeptu deitua), eta oinplano basilikala (bat, hiru edo bost nabe paralelo, laukiluze formako egitura eratzen dutena eta presbiterioetan amaitzen direnak.