Neagh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neagh
Lough Neagh (en), Loch Neagh (sco), Loch nEathach (ga)
Wfm lough neagh.jpg

Goialdean, Neagh aintziraren satelitetiko argazkia. Behealdean, Neaghen kokapen mapa.

Lough-Neagh.PNG
Kokalekua Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
Ulster banner.svg Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Koordenatuak 54°34′36″N 6°24′58″E / 54.57667°N 6.41611°E / 54.57667; 6.41611Koordenatuak: 54°34′36″N 6°24′58″E / 54.57667°N 6.41611°E / 54.57667; 6.41611
Eremua 392 km²
Luzera 30 km
Gehienezko sakonera 25 m
Arroa 4.550 km²
Betebidea Upper Bann, Six Mile Water...
Hustubidea Lower Bann
Uharteak Coney, Derrywarragh...
Hiriak Toome, Staffordstown, Antrim, Ballyronan, Aughamullan, Newport Trench, Maghery eta Derrytrasna.

Neagh[1] (ingelesez Lough Neagh eta irlanderaz Loch nEathach) bere 392 km²-ko azalerarekin Irlanda osoko aintzirarik handiena da. Belfast hiritik 30 km mendebaldera dago. Ipar Irlandan dagoenez, Erresuma Batuko aintzirarik handiena ere bada. Luzeraz 30 km eta zabaleraz 15 km ditu. Antzira bere ertzeetan ez da oso sakona, ertzeetako batez besteko sakonera 9 metrokoa duelarik; aldiz, aintziraren sakonerarik handiena 25 metrokoa da.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4.550 km²-ko arroa betetzen du, Ipar Irlandaren %91a hain zuzen ere. Hegoaldetik hainbat ibairen urak jasotzen ditu, garrantzitsuenak Upper Bann (Ipar Irlandako luzeena) eta Six Mile Water dira. Hustubide nagusia berriz Lower Bann da. Horregatik sarritan Bann ibaiak eraturiko aintziratzat hartzen da.

Konderriak eta hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neagh aintzirak Antrim, Armagh, Down, Derry eta Tyroneko konderrien kostaldeak bustitzen ditu. Bere inguruetako hiri nabarmenenak Antrim, Toomebridge, Ballyronan, Lurgan, Craigavon eta Magherafelt dira.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdia garrantzitsua bada ere, egun haizetsuetan urak asko harrotzen dira eta arriskutsua izan daiteke nabigatzea.

XIX mendean hainbat ubide eraiki ziren Neagh aintzira Ipar Irlandako kaiekin elkartzeko, hala Belfast, nola Newry. Erne aintzirarekin ere lotura eratu zen eta honi esker Limerick, Waterford eta Dublineraino iristea lortu zuen.

Arrantzarako egokia ere bada, batez ere aingirak hartzen direlarik. Azkenik hegazti migratzaileek ere turista ugari erakartzen dituzte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neagh Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .