Newry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Newry
Iúr Cinn Trá

Newry
Estatua Ipar IrlandaIpar Irlanda
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Down.svg Downeko konderria
Flag of county Armagh.svg Armagheko konderria
Herritarra newrytar
Koordenatuak 54°10′33.6″N 6°20′56.4″W / 54.176°N 6.349°W / 54.176; -6.349Koordenatuak: 54°10′33.6″N 6°20′56.4″W / 54.176°N 6.349°W / 54.176; -6.349
Newry Ipar Irlanda-n dago
Newry
Garaiera 80 m
Biztanleria 27,430 bizt. (2008)
Sorrera 1142
www.newryandmourne.gov.uk/


Newry (irlanderaz Iúr Cinn Trá) Ipar Irlandako Downeko konderrian dagoen hiria da, Armagheko konderriarekin mugan. 2001eko erroldaren arabera 27.433 biztanle zituen. Ipar Irlanda guztian "hiri estatusa" daukan bost hirietako bat da Newry.

Eduki-taula

Etimologia [aldatu]

Irlanderazko Iúr Cinn Trá izenak "Muino gaineko hagina" esan nahi du. Gaur egun izena laburtuta erabiltzen da, An tIúr (hagina).

Geografia [aldatu]

Mourne mendien arteko bailara batean kokaturik dago Newry. Clanrye ibaiak zeharkatzen du bere Carlingford Lougherako bidean.

Historia [aldatu]

Erdi Aroan bazen herrixka bat, ziurrenik VI mendean sortua, eta 1142an monastegia berreraikitzean hazkuntza izan zuen. Monastegi hau 1543an kolegiata bihurtu zen. John de Courcy konkistatzaile ingelesak Newry gaztelua eraiki zuen 1198an.

Williamiten gerran, 1689an, Jakue II.aren gudalosteek su eman zioten hiriari. Hiriaren berreraikuntzak ekonomia goraldiarekin bat egin zuen eta herria azkar hazi zen 1881erako 15.000 biztanletik gora izateraino.

XX mendean katolikoek kontrolatzen zuten hiri handiena bihurtu zen, biztanleriaren %80a katolikoa eta abertzalea baitzen. Hau dela eta mendearen bukaeran istilu ugari izan ziren Newryn.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • San Patrizio eliza: 1578an eraikitako eliza protestantea.
  • San Patrizio eta San Colmanen katedrala: 1829ko katedral katolikoa.
  • Newryko udaletxea: 1893an eraikia.

Hiritar ezagunak [aldatu]

  • Pat Jennings (1945- ), Ipar Irlandako futbol selekzioko atezaina, partida gehien jokatu dituena.
  • Tomm Moore (1977- ), animaziozko filmen egilea

Iruditegia [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]