Nicolas Jenson
Wikipedia(e)tik
Nicolas Jenson (Xanpaina, Frantzia, 1420 - Erroma, 1480) frantses inprimatzailea eta grabatzailea izan zen.
Biografia [aldatu]
Frantziako Karlos VII.ak Alemaniako Mainz hirira bidali zuen inprimatzeko artea ikas zezan. Gutenbergekin ikasi zuen Mainzen, eta Veneziara joan zen geroago. Han, inprimeria bat jarri zuen 1470ean, eta Eusèbe de Césaréeren De Evangelica preparatione izan zen inprimatu zuen lehen liburua.
Eskuizkribuaren grafia imitatu eta inprimatzeko tipo berezi bat sortu zuen Jensonek.
Irudi galeria [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
