Nikolai Nabokov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nikolai Nabokov (errusieraz: Набоков, Николай Дмитриевич; Lubcza, Minsketik gertu, 1903ko apirilaren 17a - New York, 1978ko apirilaren 6a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Errusian jaioa. Busoniren ikaslea izan zen Berlingo Kontserbatorioan, eta geroago Parisen osatu zituen ikasketak. 1934. urtean Estatu Batuetara joan, eta 1939. urtean hango herritar egin zen. Konposizio-irakaslea izan zen erakunde askotan. Balletak idatzi zituen: Oda (1928, Diagileven Balletak jendaurrera eramana), Afrodita (1930), Beethovenen balsak (1933) eta Politxinelaren bizitza (1934). Korurako idatzi zuen Job (1932) oratorioa, Puxkinen itzulera (1947) eta Bizitza berria (1949); orkestrarako Sinfonia lirikoa (1934) eta Sinfonia biblikoa (1939); ganbera-musika eta operak ere egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]