Nocardia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nocardia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaMycobacteriales
FamiliaNocardiaceae
Generoa Nocardia
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Nocardia generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, Actinobacteria klasean eta Actinomycetales ordenean sailkatzen direnak. Actinomycetales guztien antzera, harizpi edo filamentu luzeak osatzen dituzte, sarritan adarkatzen direnak, onddoen mizelioen modura.

Beste Actinomycetales bezala (Mycobacterium, esate baterako) zelula horma berezi baten bakterioak dira, lipido eta azido mikoliko asko dituena. Horrek zailtzen du euren Gram tindaketa (mikroskopioan Nocardia hobeto ikusten da Ziehl-Neelsenen tindaketa berezia erabiliz).

Aerobio hertsia da eta katalasa eta ureasa positiboa. Bazilo itxura du.

Bakterio hauek lurzoruko biztanleak dira, eta bertan materia organikoaren deskonposizioa burutzen dute. Genero honetako espezie batzuk patogenoak dira, arnas-aparatuko gaixotasunak sortuz. Ez dira patogeno hertsiak, oportunistak baizik: horrek esan nahi immunitate-sistema ahuleko gizabanakoak, batez ere, infektatzen dituztela.

Ez dituzte eskakizun nutritibo zorrotzak, eta ongi hazten dira laborategiko ohiko hazkuntza-inguruetan (hazkuntza motela badute ere). Bitxikeri metabolikoa dute, bakterioen artean oso hedatua ez dagoena: hidrokarburoak erabil ditzakete hazteko [1]. Horretaz gain, genero honetan badaude ere antibiotikoak ekoizten dituzten ordezkariak.

Euskal Herriko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakidetzako ikertzaileek hiru espezie aurkitu dituzte gizakiei gaixotasunak sor ditzaketenak[2][3]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 632 orr.
  2. (Ingelesez) Nouioui, Imen; Cortés-Albayay, Carlos; Neumann-Schaal, Meina; Vicente, Diego; Cilla, Gustavo; Klenk, Hans-Peter; Marimón, Jose María; Ercibengoa, Maria. (2020/10). «Genomic Virulence Features of Two Novel Species Nocardia barduliensis sp. nov. and Nocardia gipuzkoensis sp. nov., Isolated from Patients with Chronic Pulmonary Diseases» Microorganisms 8 (10): 1517.  doi:10.3390/microorganisms8101517. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  3. (Ingelesez) Ercibengoa, Maria; Bell, Melissa; Marimón, José Maria; Humrighouse, Benjamin; Klenk, Hans-Peter; Pötter, Gabrielle; Pérez-Trallero, Emilio. (2016-05-01). «Nocardia donostiensis sp. nov., isolated from human respiratory specimens» Antonie van Leeuwenhoek 109 (5): 653–660.  doi:10.1007/s10482-016-0667-8. ISSN 1572-9699. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]