Noelia Lorenzo Pino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noelia Lorenzo Pino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoelia Lorenzo Pino
JaiotzaIrun1978ko azaroaren 9a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Facebook: NoeliaLorenzoPino Edit the value on Wikidata

Noelia Lorenzo Pino (Irun, 1978ko azaroaren 9a) nobela beltza generoa lantzen duen idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noelia Lorenzo Pino Irunen sortu zen 1978an, Lanbide Heziketa ikasketak egin zituen eta ebaketa eta jantzigintza irakaslea da. Bere bide profesionala moda munduan garatu du.[1]

2006an bere moda enpresa propioa ireki zuen, Zoe deiturikoa, bere arreba Soniarekin batera baina, krisialdiaren ondorioz 2010ean itxi izan behar zuten.[2]

Nahiz eta gutxi irakurtzen zuen, txikitatik olerkiak eta ipuinak idazten zituen. Antzerki tailer bat egin eta gero lagun batekin antzerki gidoi bat idatzi zuen. Chamusquina, lehen eleberria hasi zuenean nobela beltzeko ikastaro bat egin zuen eta honek Chamusquina berridatzi eta bukatzera eraman zuen.[3]

2013an bere lehen nobela beltza argitaratu zuen Chamusquina (Dauro, 2013). Argitaletxe txikia zenez ez zuen promozio handirik izan, ahoz ahokoak mugitu zuen eleberria.[3]

Hurrengo biak, La sirena roja (Erein, 2015)[4] eta La chica olvidada (Erein, 2016)[5] izan ziren. Noelia Lorenzo Erein argitaletxearen Cosecha roja bilduman parte hartzen duen lehen emakumea da.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chamusquina (Dauro, 2013)
  • La sirena roja (Erein, 2015)
  • La chica olvidada (Erein, 2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) La sirena roja, de Noelia Lorenzo Pino -. 2015-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  2. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. ««Me encanta el género negro, con buenas dosis de tensión y misterio»» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  3. a b NOELIA LORENZO PINO: “Irakurlea harrapatzeko gaitasun handia du nobela beltzak” – Irunero. (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Udazkeneko uzta oparoa. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Noelia Lorenzo Pino (Escritora): «El género negro te permite mostrar la sociedad en la que vives»» diariovasco.com 20150529222833 (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Noelia Lorenzo Pino, escritora de 'La chica olvidada' | Radio Irun | Audio | Cadena SER» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]