North West Mounted Police (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
North West Mounted Police
Datuak
Jatorrizko izenburua North West Mounted Police
Izenburua euskaraz Ipar Mendebaldeko Zaldizko Polizia
Urtea 1940
Estreinaldia 1940ko urriaren 21a
Generoa abentura, western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 125 minutu
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Cecil B. DeMille
Ekoizleak
Cecil B. DeMille
Gidoilariak
Alan Le May
Jesse Lasky, Jr.
C. Gardner Sullivan
R. C. Fetherstonhaugh idazlearen The Royal Canadian Mounted Police eleberrian oinarritua
Aktoreak
Gary Cooper
Madeleine Carroll
Paulette Goddard
Preston Foster
Robert Preston
George Bancroft
Lynne Overman
Akim Tamiroff
Lon Chaney Jr
Regis Toomey
Robert Ryan
Lane Chandler
Rod Cameron
Chief Thundercloud
James Seay
Musikagileak
Victor Young
Argazkilariak
W. Howard Greene
Victor Milner
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Muntatze onenaren Oscar Saria
(Anne Bauchens)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

North West Mounted Police (euskaraz Ipar Mendebaldeko Zaldizko Polizia) 1940ko Cecil B. DeMille estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen abentura filma bat da. R. C. Fetherstonhaugh idazlearen The Royal Canadian Mounted Police ("Kanadar Errege Zaldizko Polizia") eleberrian oinarritua dago. Bertan, Gary Cooper, Madeleine Carroll, Paulette Goddard, Preston Foster, Robert Preston, George Bancroft, Akim Tamiroff eta Lon Chaney Jr aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuak ongi adierazten duen modura Kanadako Zaldizko Polizia protagonista nagusia da. Filma Kanada aldeko Mendi Harritsuetan filmatu zen, Cecil B. DeMillek Technicolor sistemaz filmatu zuen lehenbiziko filma izan zelarik.

Filmak Oscar Sarietarako 5 izendapen jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz: Muntatze onenaren Oscar Saria (Anne Bauchens).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880ko hamarkada, Kanada. Hiru abenturazale eta mugalarik diren Riel maisua (Francis McDonald), Corbeau (George Bancroft) whiskey trafikatzailea eta Duroc (Akim Tamiroff) ehiztariak Britainiar Errege Koroaren aurkako Métis indiarren matxinada bultzaraziko dute. Lurralde hurrun haietan Koroari Zaldizko Polizia leial bakarrik izango zaio, bertan matxinada nola edo hala geldiarazten saiatuko delarik. Ronnie Logan (Robert Preston) zaldizko polizia Corbeauren alaba den Louvette-z (Paulette Goddard) maitemindua dago, baina laisterrera Texasetik iritsi berri den eta hilketa kasu batengatik Corbeauren bila dabilen Dusty Rivers (Gary Cooper) Texasko Rangerrarekin neskaren maitasunarengatik lehiatu beharko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]