Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina
Irudia
Motacampaign (en) Itzuli
Denbora-tarte1960 - 1980ko martxoaren 10a
HerrialdeaEgipto eta Sudan
AntolatzaileaUNESCO

Webgunewhc.unesco.org…

Nubiako Monumentuak Salbatzeko Nazioarteko Kanpaina 1960 eta 1980 artean garatu zen, eta helburua izan zen Aswango presa eraikitzearen ondorioz Behe Nubia eskualdeko 22 monumentu birkokatzea, urak estaliko zituelakoan bestela.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak Egipto hegoaldean eta Sudanen iparraldean zeude, Proiektuaren arrakastaren funtsetako bat izan zen 50 herrialdetako koalizio bat sortzea, eta ondorioetako bat izan zen halaber 1972an Gizateriaren Ondareari buruzko Konbentzioa sortzea, Gizateriaren Ondare izendapen sistema modernora ekarri gaituen hitzarmena[1].

Niloko lehen kataratan, Antzinako Egipto eta Nubiako muga tradizionala definitu zitekeen toklian, Aswan presaren eraikitzeak Nasser lakua sortu behar zuen. Aintzira horrek Nilo ibaiaren ertzak urperatuko zituen guztira 479 km-tan (298 ml), presaren hegoaldean, eta Behe Nubia historikoko eremu osoa hartuko zuen. Eremu horretako tenplu eta ondare arkeologikoa ura igo aurretik erreskatatzea izan zen egitekoa, beraz; tenplu batzuk inguruetan kokatuz, eta beste batzuen garraiatzea antolatuz, harriz harri, beste herrialde batzuetara ere.

Vittorino Veronesek, UNESCOren zuzendari nagusiak, 1960an deskribatu zuen erronka: "Ez da erraza iraganeko herentziaren eta gaur egungo ongizatearen artean aukeratzea; izan ere, herri hori historiako legatu gorenetako baten itzalpean bizi da, eta ez da erraza tenpluen eta uzten aukeratzea".[2]

UNESCOren esanetan, "inoiz egin den erreskate arkeologikoko operazio handiena" izan zen antolatutkoa.[3]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birkokatutako monumentuen kopurua 22 edo 24 artean zenbatu izan da, toki jakin batzuen elementuen definitzeko moduaren arabera.[4] Behe Nubian, Qasr Ibrimen, leku arkeologiko bat geratu zen azkenean bere tokian, kokapenagatik uharte baten muturra bihurtuko zela ikusirik. Birkokatutako lekuak honela taldekatu daitezke:

  • Bi tenplu-talde ia berdin-berdinak ziren gertuko lekuetara mugitu ziren.
  • Hamaika tenplu berreraiki eta hiru oasitan bildu ziren, Nasser lakura begira.
  • Zazpi tenplu bi museotan berkokatu ziren.
  • Herrialde laguntzaileetara bidali ziren bost, laguntza tekniko eta finantzarioaren trukean, "itzulerarik gabeko laguntza" gisa.

Hona hemen birkokatutako monumentuen zerrenda:

Historikoa Lekualdatzea Gaur egungoa
Monumentua Irudia[5] Kokalekua Garaia Data Zuzendaritza Irudia Kokalekua
Abu Simbel (bi tenplu) An Egyptian temple gaur egungo kokalekutik 65 m beherago K.a. XIII. mendea 1964-68 Koalizioa An Egyptian temple kokapen historikoa baino 65 m gorago, muino artifizialean
Philae tenpluaren konplexua An Egyptian temple Philae uhartea K.a. 300etik / K.o. 100 1972–79 Koalizioa An Egyptian temple Agilkia uhartea
Amadako tenplua An Egyptian temple Amada k.a. 1.400 Frantzia An Egyptian temple Amada Berria.
Derrko tenplua An Egyptian temple Derr K.a. 1200 Egipto An Egyptian temple
Pennuten hilobia Aniban An Egyptian temple Aniba Egipto An Egyptian temple
Kalabshako tenplua (atea izan ezik, ikus beherago) An Egyptian temple Kalabsha k.a. 30. urtea 1962–63 Alemania An Egyptian temple Kalabsha berria
Gerf Husseingo tenplua An Egyptian temple Gerf Hussein k.a. 100 Egipto An Egyptian temple
Qertassiko kioskoa An Egyptian temple Qertassi K.o. 100 1960 Egipto An Egyptian temple
Beit el-Waliko tenplua An Egyptian temple Beit el-Wali k.a. 1200 Egipto An Egyptian temple
Dakkako tenplua An Egyptian temple Dakka k.a. 200 Egipto An Egyptian temple Wadi es-Sebua berria.
Maharraqako tenplua An Egyptian temple Maharraqa 0 – 100 AD Egipto An Egyptian temple
Wadi es-Sebuako tenpluak An Egyptian temple Wadi es-Sebua k.a. 1400–1200 Egipto An Egyptian temple
Horemheben tenplua Abu Odan An Egyptian temple Abu Oda Nubiar Museoa, Aswan
Akshako tenplua Aksha K.a. 1200 An Egyptian temple Sudango Museo Nazionala
Buhengo tenpluak An Egyptian temple Buhen-a k.a. 1800 An Egyptian temple
Semnako eki eta mendebaldeko gotorlekuetako tenpluak An Egyptian temple Semna k.a. 1900 An Egyptian temple
Debodeko tenplua An Egyptian temple Debod K.a. 100 1960 Espainia An Egyptian temple Madril, Espainia
Dendurko tenplua An Egyptian temple Dendur K.a. 23 Ameriketako Estatu Batuak An Egyptian temple Met museoa, Sackler Hegala, New York
Tafisko tenplua An Egyptian temple Taffeh k.a. 25 1960 Herbehereak An Egyptian temple Rijksmuseum van Oudheden Leiden (Herbehereak)
Ellesiyako tenplua Ellesiya K.a. 1400 Italia An Egyptian temple Egizio Museoa, Turin, Italia
Kalabshako atea An Egyptian temple Kalabsha 30 EBB 1962–63 Alemania An Egyptian temple Berlingo Egiptoko Museoa, Alemania

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «The World Heritage Convention» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. A Common trust: the preservation of the ancient monuments of Nubia, 1960, UNESCO CUA.60/D.22/A, page 22
  3. Victory in Nubia: the greatest archaeological rescue operation of all time
  4. File:International Campaign to Save the Monuments of Nubia.pdf
  5. The monuments of Nubia had been documented by early travellers and archaeologists, particularly in the 19th and early 20th centuries. Below are notable illustrations of the monuments published in the 1840s by David Roberts in his The Holy Land, Syria, Idumea, Arabia, Egypt, and Nubia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]