Nur al-Din Mahmud
Wikipedia(e)tik
Nur al-Din Mahmud, izen osoz Nur ad-din Abu al-Qasim Mahmud Ibn 'Imad ad-Din Zangi (?, egungo Siria, 1118 - 1174), Alepoko agintaria izan zen (1146-1174).
Biografia [aldatu]
Imad al-Din Zangiren semea eta ondorengoa zen. Edesako konderriaren konkista bukatu zuen (1146-1150), eta Damasko bereganatu zuen (1154). Gotorleku asko hartu zituen gurutzatuengandik, eta Sirkuhk bultzatu zuen Egipto hartzera. Iloba Salah al-Dinek fatimien kalifaldia bukatu zuen eta, ondorioz, xiiten banaketa (1171).
Gudari izateaz gainera, antzeak eta zientziak babestu zituen, eta erietxeak, eskolak eta liburutegiak sortu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.