Saladin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saladin

Yusuf ibn Ayub Salah-ed-din edo Salah ad-Din Yusuf al-Ayyubikurdueraz Selaheddîn Eyûbîen, arabieraz صلاح الدين يوسف الأيوبي «Yusub, Ayuben semea», Mendebaldean Saladin izenaz ezagunagoa— (Tikrit, 1138 - Damasko, 1193), islamiar agintaririk handienetarikoa izan da. Egipto, Siria eta Palestinako sultana izan zen, bai eta Arabia, Libia eta Mesopotamiako eskualde batzuetakoa ere.

Islamren defendatzailea, bereziki sunnismoarena, Ekialde Hurbila batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta Abbastar Kaliferriko kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura hain kolpe latza izan zen mendebaldearentzat, beste gurutzada bat ekarri zuen, Rikardo I.a Ingalaterrakoa buru zela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saladin Aldatu lotura Wikidatan