Alepo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alepo
حَلَب

Alepo
Ofiziala حَلَب
Estatua SiriaSiria
Muhafazah Alepo
Koordenatuak

36°13′N 37°10′E / 36.217°N 37.167°E / 36.217; 37.167Koordenatuak: 36°13′N 37°10′E / 36.217°N 37.167°E / 36.217; 37.167

Alepo non dagoen adierazten duen Siria-ko/-go/-eko mapa
Alepo
Biztanleria 2.132.000 bizt.
Telefono aurrizkia 021

Alepo[1] (arabieraz: ﺣﻠﺐ‎; turkieraz: Halep; azerbaijaneraz: Hәlәp) Siria ipar-mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 2004an Siriako hiririk handiena zen, 2.132.000 biztanlerekin[2].

K. a. 5000 urtetik jendea bizi da bertan eta, beraz, jarraian populatuta egon den hiririk zaharrenetarikoa da. Kokapen estrategikoa du Mediterraneo itsasoaren eta Eufrates ibaiaren arteko bidean. Industria eta merkataritza gune garrantzitsua da. Ospetsua da bertako Alepoko xaboia, oliba olioz eginikoa. Mezkita zaharrak (XI eta XIII. mendekoak) daude. Bazar famatua du. 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Alepoko Hiri Zaharra[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hititen inperioaren garaiko hiri hau, asiriar, mazedoniar, erromatar eta pertsiarren esku egon ondoan, arabiarrek hartu eta islamera bihurtu zuten. 1029. urtean, egun ezagutzen dugun zitadela islamikoa egin zuten. Askatasun aldiak izan bazituen ere, arabiar dinastiek lehenik (VII.-XVI. mendeak) eta otomandarrek ondoren (1516-1920) eduki zuten luzaroan mendean. 1920-1924 urteetan burujabea izan zen, Alepoko Estatua osatuz. 1924. urtean kolonizatzaile frantsesek Siriaren eskualde bihurtu zuten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Alepo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17 21 31 34 41 47 46 43 41 37 30 18 47
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10 13 18 24 29 34 36 36 33 27 19 12 24
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 6.8 11.0 15.7 20.5 25.2 29.1 29.5 24.7 19.8 12.3 6.0 17,2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13 -10 -7 -2 0 9 16 15 7 5 -3 -8 -13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 3 4 9 13 17 21 21 15 12 7 3 11
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 64 38 28 8 3 0 0 0 25 56 84 395
Eguzki orduak 120.9 140.0 198.4 243.0 319.3 366.0 387.5 365.8 303.0 244.9 186.0 127.1 3001.9
Iturria: BBC Weather[4]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alepo hainbat barrutitan banatuta dago:

Alepoko Hiri Zaharra1
UNESCOren gizateriaren ondarea
AleppoAlJdeida.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia (ID) 21
Kokalekua  Siria
Eskualdea2 Arabiar Herrialdeak
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
Arriskuan 2013
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Zitadela inguruko auzo zaharrak, antzinako hiriko harresien barnean:

  • Al-A'ajam الأعجام
  • Altunbogha ألتونبوغا
  • Aqabeh العقبة
  • Bayadah البياضة
  • Farafira الفرافرة
  • Jalloum الجلوم
  • Al-Qasileh القصيلة
  • Qal'at al-Sharif قلعة الشريف
  • Sahet Bizzeh ساحة بزة

Zitadela inguruko auzo zaharrak, antzinako hiriko harresitik kanpo:

  • Abraj الأبراج
  • Aghyol أقيول
  • Almaji ألمه جي
  • Bab al-Maqam باب المقام
  • Ballat البلاط
  • Ad-Dallalin الدلالين
  • Ad-Dudu الضوضو
  • Fardos الفردوس
  • Hazzazeh الهزازة
  • Ibn Ya'qoub ابن يعقوب
  • Beit Meheb (Jdeydeh) (بيت محب (الجديدة
  • Kallaseh الكلاسة
  • Muhammad Bek محمد بك
  • Qadi Askar قاضي عسكر
  • Qastal al-Mosht قسطل المشط
  • Qarleq قرلق
  • Sajlikhan صاجليخان
  • As-Salheen الصالحين
  • Tatarlar تاتارلار

Barruti modernoak:

  • Andalus الأندلس
  • Ashrafiyeh الأشرفية
  • Al-Assad auzoa ضاحية الأسد
  • Aziziyeh العزيزية
  • Furqan الفرقان
  • Gare de Baghdad محطة بغداد
  • Ghazali الغزالي
  • Hamdaniyeh الحمدانية
  • Hanano هنانو
  • Jamiliyeh الجميلية
  • Kawakibi (Martini) (الكواكبي (المارتيني
  • Khalidiyeh الخالدية
  • Masharqa المشارقة
  • Midan الميدان
  • Muhafaza المحافظة
  • New Aleppo حلب الجديدة
  • Ourubeh العروبة
  • As-Sabil السبيل
  • Saif al-Daulah سيف الدولة
  • Sakhur الصاخور
  • Salah ad-Din صلاح الدين
  • Shahba (Mogambo) (الشهباء (موغامبو
  • Share' an-Nil شارع النيل
  • Sheikh Maqsoud الشيخ مقصود
  • Shuhada الشهداء
  • Suleimaniyeh السليمانية
  • Syrian quarter السريان
  • Tariq ibn Ziyad طارق بن زياد
  • Az-Zahra الزهراء
  • Az-Zuhoor الزهور

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alepo Aldatu lotura Wikidatan