Okinawa (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Okinawa prefetura
沖縄県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Naha (Okinawa)
Eskualdea Kyūshū
Okinawa in Japan (special marker) (extended).svg
Azalera
2.275,91 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.361.594 (2005)
604,59 bizt/km²
Uhartea Kyūshū
Ryukyu uharteen kokapena Ekialdeko Txinako itsasoan

Okinawa prefetura (沖縄県 japonieraz: Okinawa-ken?, okinaweraz: Uchinaa-ken) Japoniako prefeturarik hegoaldekoena, 160 uharte txikiz osatua, 1.000 km luzeko Ryukyu, uharte-katean. Hiriburua Naha da, Okinawa uharteko hegoaldean. Senkaku uharteak ere, Txina beretzat eskatzen dituen arren, Okinawa prefeturaren administraziopean daude.

Prefetura honen historia eta kultura ez datoz bat Japoniaren historia eta kulturarekin, antzina erresuma independentea izan baitzen.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Txinako itsasoaren erdialdean egonik, aski hurbil dago Japoniatik, Txinatik eta Asiako hego-ekialdetik; horregatik, Ryukyuko Erresuma merkataritza-herrialde joria izan zen XII. mendetik aurrera. XV. mendean Txinako Inperioari zergak ordaintzen hasi zen.

1609an, Shimazu klanaren armadak Ryukyuko Erresuma inbaditu zuen, eta aurrerantzean Japoniako Satsuma eta Tokugawa shogun-erregimenari ere zergak ordaindu behar izan zizkion. Hala ere, erresumak burujabetasunari eutsi zion, japoniarrek erabat beretu izan balute Txinak ez baitzuen onartuko.

Meiji berrezarkuntzatik lau urtera, 1868an, Japoniak manu militari beretu zuen RyuKyu, eta 1879an Okinawako prefetura sortu zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, Okinawako populazio zibilaren laurdena hil zen Okinawako guduan. Gerra amaitu ondoren, Okinawa 27 urtez egon zen Estatu Batuen administraziopean, 1972an Japoniari itzuli zioten arte. honen arrazoietako bat 1970ko abenduaren 20ko Kozako matxinada izan zen. 5.000 okinawatarrek 700 soldadu amerikarrei eraso zieten eta 60 zauritu zituzten. Aire baseko hainbat eraikin suntsitu zituzten. Okinawatarrek amerikarren okupazioarekiko zuten amorruaren sinbolo bihurtu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawa prefeturako uharteak.

Okinawa prefeturak Ekialdeko Txinako itsasoaren eta Ozeano Barearen artean dauden hainbat uharte hartzen ditu. Uharteek zubi moduko bat osatzen dute Taiwanen eta Japoniako Kyushu uhartearen artean. Hegoaldeko uharteek (Ryūkyū Shotō) osatzen dute Okinawa prefetura; iparraldeko uharteak (Satsunan Shotō), berriz, Kagoshima prefeturari dagozkio.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawa prefeturaren barneko uharte populatuak hiru artxipelagotan banatuta daude. Hauek dira, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera:

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawerazko izenak parentesi artean ageri dira.

Hiri handienak:

  1. Naha (Naafa) (hiriburua, 314.162 biztanle)
  2. Okinawa (Uchinaa) (128.421 bizt.)
  3. Uruma (Uruma) (114.087 bizt.)
  4. Urasoe (Urashii) (108.052 bizt.)
  5. Ginowan (Jinoon) (91.233 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawa prefeturako klima azpitropikala da; neguan, batez besteko tenperatura 20 °C da. Euri-sasoia maiatzaren erdialdetik ekainera bitartean izaten da, eta oso euri ugaria izaten da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek base militarrak dituzte Okinawan, eta bertako biztanle askok lan egiten dute haietan. 1972tik aurrera, ordea, baseak murriztu dira, eta prefeturako ekonomian duten eragina murrizten ari da. Turismoa azkar garatu da, eta gaur egun prefeturaren aberastasun-iturri bihurtu da. Industria pixkanaka garatuz joan da 1972az geroztik, baina merkataritza eta turismoa dira jarduera nagusiak. Nekazaritzak garrantzi txikia du.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okinawa (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan