Onega
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Arrantzaleen omenezko estatua Petrozavodsken. |
||||||
| Kokalekua | Errusia | |||||
| Garaiera | 33 m | |||||
| Zabalera | 91,6 km | |||||
| Luzera | 248 km | |||||
| Gehienezko sakonera | 120 m | |||||
| Arroa | 9.894 km² | |||||
| Betebidea | 58 ibai (Shuya, Suna, Vodla, Vytegra, Andoma...) | |||||
| Hustubidea | Svir ibaia | |||||
| Uharteak | 1.369 | |||||
| Hiriak | Kondopoga, Medvezhyegorsk, Petrozavodsk, Pindushi, Povenets | |||||
Onega[1] (errusieraz: Онежское озеро; finlandieraz: Ääninen edo Äänisjärvi) Kareliako Errepublikan kokaturiko ur gezatako aintzira da, Errusian. Europako bigarren aintzirarik handiena da eta munduko hamazazpigarrena.
Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, aintziraren mendebaldeko kostaldean. Errepublika mendebal, ipar eta ekialdeko kostetan dago. Hegoaldekoan, berriz, Leningradoko oblast eta Vologdako oblasteko mugak daude.
Aintzirak 9,894 km² area du, eta 280 km³ bolumena. Lekurik sakonena 120 metrotara dago.
Onegak 1.369 uharte ditu (250 km² area). Bere urak 58 ibaietatik datoz, nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma izaki.
Bere hustubidea Svir ibaia, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena, Onegako hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa, gero Neva ibaitik Finlandiako golkoan itsasoratzeko.
Onega nabigatu daiteke, eta Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da Itsaso Baltikoa eta Volga ibaia elkartzen duena.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14