Vologda oblasta
|
Vologdako Oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Vologda | ||
| Banaketa administratiboa | Oblasta | ||
| Azalera |
145.700 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.269.568 (2002) 8,71 bizt/km² |
||
Vologdako Oblasta (errusieraz Вологодская область, Vologódskaya oblast transliteratua) Errusiako subjektu federal bat da (oblast bat). Bertako hiririk handiena, Cherepovets da, baina bere gune administratiboa, oblastari izena ematen dion Vologda da.
Vologdako oblasta, monumentu historikoetan aberatsa da, Kirilo-Belozersky monasterioa, Ferapontov komentua (Gizateriaren Ondare dena), Velikiy Ustiug eta Belozersk Erdi Aroko hiriak, Totma eta Ustyuzhnako eliza barrokoak, etab...
Geografia[aldatu]
Vologdako oblastak, honako subjektu federal hauekin egiten du muga: Arkhangelskeko Oblasta iparraldean, Kiroveko Oblasta ekialdean, Kostromako Oblasta hegoekialdean, Yaroslavleko Oblasta hegoaldean, Tverreko Oblasta hegomendebaldean, Leningradoko Oblasta mendebaldean eta Kareliako Errepublika iparmendebaldean.
Ordu eremua[aldatu]
Vologdako oblasta Moskuko ordu eremuan dago (MSK/MSD). UTCrekin duen diferentzia, +0300 (MSK)/+0400 (MSD) da.