Orontes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orontes / Asi
العاصي Al-`Āṣī
Hama-3 norias.jpg
Hama zeharkatzean
Kokapena LibanoLibano
TurkiaTurkia
SiriaSiria
Luzera 400 km
Emaria 12-15 m³/s
Iturburua Antilibano mendilerroa
Ibai ahoa Mediterraneo Itsasoa (Antiokia)

Orontes edo Asi[1] (arabieraz العاصي Al-`Āṣī), mendebaldeko Asiako ibai bat da, Ekialde Hurbilean dagoena. Libanoko Antilibano mendilerroko mendietan du bere iturburua, Bekaa haranean, eta hegoaldetik iparraldera doa Siria mendebaldetik, Turkiara iritsi arte, non, mendebalderantz biratu ondoren, Mediterraneo Itsasoan itsasoratu arte, Antiokia iparraldean. Bere luzera, 400 kilometrokoa da.

Ez da nabigagarria, baina funtsezkoa da ureztatzerako, batez ere Sirian. Bere ibilguaren erdialdean dauden padurak, nekazaritza lur gehiago lortzeko drainatuak izan dira. Bere azken zatian, Homs eta Hama artean, ibaia Mediterraneotik gertu dagoen siriar lautadatik igarotzen da, hau, ura ibaitik ateratzen duten ibai noriek ureztatzen dutelarik.

Ibai garrantzitsua da, ez bakarrik geografiaren ikuspuntutik, bere harana, antzinako Kanaanen iparralde eta hegoaldearen arteko komunikazio bide garrantzitsua izaki, nagusiki menditsua den toki batean, baizik eta baita historiaren ikuspuntutik ere. Tradizionalki, Orontes ibaia (Draco, Typhon edo Axius ere deitua), Kanaan eta feniziarren eragin eremuaren iparraldeko mugatzat hartzen da. Orontes ibaitik gertu, Kadeshko gudua gertatu zen, historikoki ezagutzen den lehen guduetako bat (K. a. 1295).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orontes Aldatu lotura Wikidatan