Bekaa
Wikipedia(e)tik
Bekaa[1] —Bekaa harana bezala ere ezaguna—, arabieraz وادي البقاع; libanoeraz [bʔaːʕ]; Al-Baqa´a, Libanoko goi-ordokia da, Libano eta Libano aurreko mendilerroen artean dagoena.
120 km luze eta 12 km zabal, Oronte eta Litani ibaiek bitan banatzen dute. Hermon mendialdeko azken gailurrek bereizten dute Itsaso Hilaren aldera jaisten den Ghor sakonunetik.
Laboreak, fruituak eta kotoia lantzen dira hegoaldean batez ere, horiek baitira, ura dela eta, lur emankorrenak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.